2026/6/11
Aurten ere, irailaren 16tik 19ra Aukeren Merkatua ospatuko dugu Getxon. Euria egiten badu, astelehenera, hilaren 21era eta 22ra zabalduko da.
Getxoko saltokietako produktuen likidazio, beherapen edo "eskaintzen" kaleko merkatua da. Parte hartzen duten saltokiek merkantziaren zati bat kanpora ateratzen dute, mahaiak, astoak edo erakusmahaiak jartzen dituzte beren establezimenduen aurrean, eta produktuak prezio berezietan edo beherapenekin eskaintzen dituzte.
Martxoan atxikimendua eskatu ez zenuten establezimenduek atxikipena izapidetu behar duzue. Atxikitzeko epea: uztailaren 6tik 14ra (13:00ak arte).