2026/6/12
Negozio bat kudeatzeak saldu baino askoz gehiago dakar. Enpresa baten bideragarritasuna, neurri handi batean, honako faktore hauen bidez bideratzen da: emaitza ekonomikoak interpretatzeko gaitasuna, zerga- eta administrazio-betebeharrak behar bezala betetza, finantza-erabaki egokiak hartzea eta Administrazioarekin modu eraginkorrean erlazionatzea.
Prestakuntza-ibilbide hau autonomoei, mikroenpresei eta ekintzailetza-proiektuei laguntzeko diseinatu da, beren jardueraren iraunkortasuna eta errentagarritasuna baldintzatzen dituzten kudeaketa-alderdiak uler ditzaten.
Lau modulu praktikoren bidez, parte-hartzaileek beren negozioaren kudeaketan berehala aplikatu ahal izango dituzten ezagutzak eta tresnak eskuratuko dituzte.
Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak eta saioen datak (14:30etik 16:30era emango dira):
|
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa |
|
|
MikroETEentzako fiskalitatea |
|
|
Egin zure faktura TicketBAI zerbitzuaren software bermatzaile gisa |
|
|
LAAB eta Kotizazioaren Plangintza |
Programak lau pilula independente ditu. Hala, zuk aukeratu dezakezu prestakuntza osoa egin, edo gehien interesatzen zaizkizun edo premiazkoak diren saio solteetan izena eman.
Halaber, banakako enpresa-aholkularitza zerbitzua jartzen dugu zure eskura, zure enpresari edo proiektuari buruzko zalantzak argitzeko laguntza behar izanez gero.