2026/6/23
Negozioetan hartzen diren erabaki asko intuizioz edo ohituraz hartzen dira: zer eskaini, nola komunikatu edo zer aldatu. Hala ere, ez baduzu ezagutzen zure bezeroa eta benetan zer behar duen, oso zaila da erabaki onak hartzea.
Horrekin laguntzeko diseinatu ditugu bi saio praktiko eta independente. Autonomoei, saltokiei eta enpresa txikiei zuzenduta daude; denborarik galdu gabe, gelditu, ideiak antolatu eta haien zerbitzuak eskaintzeko modua hobetzen ikas dezaten.
Design Thinking eta Visual Thinking metodologien logika eta baliabideen bidez ikasiko duzu bezeroen lekuan jarri eta zure negozioa kanpotik ikusten, ahulguneak identifikatzen eta zure zerbitzuak erakargarriagoak, koherenteagoak eta errentagarriagoak izateko aukerak topatzen. Ez dugu teoria landuko: zure enpresaren kasu erreala landuko duzu. Zure kabuz egiteko asteak beharko zenituzkeen lana prest eramango duzu etxera.

Benetan funtzionatzen du? Entzun benetako esperientzia bat
Casa Vimoleko Martak (altzarien zaharberritzea) kontatzen digu prestakuntza honetan bizi izandakoa eta bere egunerokoan nola lagundu zion.
IKUSI BIDEOA hemen:
Jarraian zehaztuko dira programaren bi saioak:
Negozioetan hartzen diren erabaki asko intuizioz edo ohituraz hartzen dira: zer eskaini, nola komunikatu, zer aldatu...
Baina ez baduzu ezagutzen zure bezeroa eta benetan zer behar duen, oso zaila da erabaki onak hartzea.
Hori landuko da saio honetan:
bezeroen lekuan jarri eta zure negozioa kanpotik ikusten.
Zer landuko da?
Modu praktikoan aurkeztuko da design thinking-aren logika:
Ezer aldatu aurretik, bezeroa ondo ulertu behar da.
Nola egingo da?
Lana gidatua eta erraza izango da, eta negozio bakoitzera egokituta egongo da:
Parte-hartzaileen kasu errealak landuko dira beti.
Zer eramango duzu?
Parte-hartzaile bakoitzak lortuko duzue:
Honetarako balioko dizue: Zerbitzuak egokitzeko / Zentzu gehiagorekin komunikatzeko / Erabakiak irizpide gehiagoz hartzeko.
Batzuetan arazoa ez da zer egiten duzun, egiten duzun hori nola antolatuta dagoen eta bezeroak nola bizi duen baizik.
Saio honetan ikasiko duzu zure zerbitzua osotasunean argi ikusten, hobetu daitezkeen alderdiak antzematen eta errentagarriagoa eta koherenteagoa egingo duten aukerak topatzen.
Zer landuko da?
Visual thinking metodoko tresnak erabiliko dira, normalean ezkutuan dagoena azaleratzeko.
Nola egingo da?
Parte-hartzaile bakoitzak bere negozioko zerbitzu edo alderdi bat aukeratuko du, eta:
Zer eramango duzue?
Parte-hartzaile bakoitzak lortuko duzue: