2026/6/22
Egungo enpresek merkataritza-asmo onak baino zerbait gehiago behar dute.Aukerak identifikatzeko, baliozko elkarrizketak sortzeko, behar bezala kualifikatzeko,proposamen sinesgarriak aurkezteko eta akordio errentagarriak ixteko aukera emango dien sistema bat behar dute.
Ibilbide honek merkataritza-zikloaren fase guztiak zeharkatzen ditu, eta estrategia, erabaki-hartzearen psikologia, tresna digitalak eta salmentetara aplikatutako adimen artifiziala konbinatzen ditu.
Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak eta saioen datak (14:30etik 16:30era emango dira):
|
360º-ko merkataritza-zikloa |
Merkataritza-sistema ordenatzea |
|
Erren. Handiko Merkataritza Plana |
Fokua zehaztea |
|
Benchmarking-a eta AA |
Aukerak detektatzea |
|
LinkedIn merkataritza-kanal proaktibo gisa |
Aukerak sortzea |
|
Istorio-kontakizuna |
Mezuak hobetzea |
|
Kualifikazio bikaina |
Aukerak iragaztea |
|
Erabakiak dakartzaten bilerak |
Salmentak aurreratzea |
|
Onartzen diren proposamenak |
Bihurketa hobetzea |
|
Pircing estrategikoa |
Prezioa defendatzea |
|
Negoziazio aurreratua |
Akordioak ixtea |
Programak hamar pilula independente ditu. Hala, zuk aukeratu dezakezu prestakuntza osoa egin edo zure egungo lehentasun komertzialei erantzuten dieten saio solteetan izena eman.
Halaber, zure enpresak behar izanez gero, banakako enpresa-aholkularitza zerbitzua jartzen dugu zure eskura, sistema komertzial hori ezartzen laguntzeko eta zure beharretara egokitutako jarraipena egiteko.