2026/5/28
Laguntzarako deialdiaren hurrengo eskaera-aldia irekita egongo da 2026ko abuztuaren 31ra arte.
Udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak ekimen bat abian jarri zuen udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen erabilera sustatzeko. Ekimen horrek 4.800,00 euroko dirulaguntza eman dio udalerriko beste ekimen ekintzaile bati bere jardueraren lehen urtean lokalaren alokairu-gastuen zati bat ordaintzeko.
2025. urtean guztira 37.200,00 euroko dirulaguntza eman zitzaien beste zazpi ekimen ekintzaileri.
Udalbatzak 100.000 euro bideratuko ditu 2026. urtean ekimen horretara. Helburua da hiriko lokalen itxierak dituen ondorioei aurre egitea; izan ere, horiek jarduera ekonomikoa murrizten dute eta abandonu sentsazioa sortzen dute. Horregatik, lokalak berriro irekitzea edo berrerabiltzea funtsezkoa da kaleak biziberritzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Dirulaguntzak honako negozio hauei eman zaizkie:
|
2026 |
|||
|
ROCHA CR |
Jantzigintza eta konponketak |
Paulino Mendibil, 24 |
Areeta |
|
2025 |
|||
|
NELLA ESTETIKA |
Estetika-zentroa |
Euskal Herria, 12 |
Algorta |
|
ADI! BULEGOA |
Arkitektura- eta diseinu-proiektuak |
Salsidu, 1 |
Algorta |
|
BIBARRE |
Barre, yoga, pilates eta entrenamendu funtzionala |
Amezti, 5 |
Algorta |
|
LA PIMIENTA DORADA |
Elikagaiak soltean |
Club, 1 |
Areeta |
|
IRIE PILATES |
Gimnasioa eta entrenamendu funtzionala |
Gobelaurre, 37 |
Romo |
|
GARBIPREST |
Garbiketa-zerbitzuak |
Barria z/g |
Areeta |
|
BAM-BAM |
Zeramika-tailerren estudioa |
Urkijo, 22 |
Areeta |
“Lonjak piztu 2025-2026” programak lokalen hileroko alokairuaren % 50 ordaintzen laguntzen du (400 € gehienez) udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen erabilera sustatzeko. Gainera, jardueraren lehen 12 hilabeteetan beste 150 € gehiago ere jaso daitezke gutxienez baldintza hauetako bat betetzen bada: 35 urte baino gutxiago izatea, jarduera Ekonomia Sustapeneko Arloak bultzatzen eta garatzen dituen esparru estrategikoetara bideratuta egotea , emakumeek sustatutako ekimena izatea. Horretarako betekizunetako bat da lokalak udalerriko kale jakin batzuetan egon behar duela.
Deialdiaren hurrengo eskaera-aldia irekita egongo da 2026ko abuztuaren 31ra arte.