2026/5/22
Enpresa-estrategia beste ikuspuntu batetik lantzeko saio ezberdin bat proposatzen dugu. Martxan jarriko dugu sormena.
Art Thinking teknikak pentsamendu arrazionala, intuizioa eta sormen-adierazpena uztartzen ditu negozioa beste era batera analizatzeko. Metodologia horren bidez, ikuspegia zabaltzen diguten ideiak sortzen dira, eta estrategiak proiektuaren nortasunarekin lotura estuagoa izatea ahalbidetzen du.
Saioa GetxoPhoto inguruan izango da, inguru inspiratzaile eta estimulatzailea izango baita gure prozesurako.
Kontu praktikoak: GetxoPhoto inguruan (Saioa kalean egingo dugu. Euria ari badu, ekarri aterkia). Garaiz etorri, ibilbidea hasi aurretik gehienez 5 minutu itxarongo dugu.
Elkargunea: Muxikebarri (Algorta)
Behaketa, hausnarketa eta sormena uztartzen dituzten gidatutako dinamikekin lan egingo dugu; betiere zeure enpresa-errealitatera egokituz.
Ikuspuntu berrietara irekitzeko, ideiak sortzeko eta zure proiektuarekin beste maila batera konektatzeko saioa izango da.
Non: Muxikebarri (Algorta)
Ordua: 14:30etik 16:30etara
Noiz: Ekainak 4
Entzuteko, hitz egiteko eta benetako ekintzailetza-esperientziak partekatzeko topaketa Getxon.
Topaketa Getxon entzuteko, hitz egiteko eta benetako ekintzailetza-esperientziak partekatzeko.
Eman izena, lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua