2026/2/4
Udalak “Getxo Hurbil” merkataritza-sariak banatu ditu. Atzo, otsailak 3, asteartea, Muxikebarrin egindako ekitaldian, sei saltokik jaso zuten aintzatespena sari horien hirugarren edizioan. Sari horien helburua da udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak aintzatestea, sustatzea eta ikusaraztea, eta sektoreko eragileen lana nabarmentzea. Epaimahai kualifikatu batek enpresa sarituak aukeratu ditu herritarrek, merkataritza-elkarteek eta sektorearekin lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 120 hautagaitzaren baino gehiagoren artean.
Sariak 2026
* Tradizioa eta ibilbidea: Aberasturi izozkiak
20 urteko baino gehiagoko ibilbide komertziala duten saltokiei zuzenduta dago, garai berrietara egokitu direnei, beren funtsari eutsiz eta sustraiei uko egin gabe. Ibilbide luzea izatea eta urteetan zehar garai berrietara egokitzea baloratu da, baita jatorrizko esentzia beraz belaunaldien arteko erreleboa ere.
*Komertzio sortu berria-Ekintzailetza: Belarri’s
Azken 3 urteotan ireki duten komertzioei zuzenduta dago, bereziki beren inpaktuagatik, originaltasunagatik, ekimenagatik, ahaleginagatik, negozio ereduagatik… nabarmendu diren ekintzaileei.
* 360º Iraunkortasuna: Nothink
Kontsumo arduratsua edo ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetuzkoa sustatzen duen negozio eredua duten saltokiei zuzendua, betiere GJHrekin (Garapen Iraunkorreko Helburuak) lotuta daudenei, bai hurbileko produktuak, produktu ekologikoak eta sasoikoak saltzeagatik, bai ekonomia zirkularrarekin lotutako balioak lortzeagatik, bai Zero xahutzeagatik, bai hondakinen kudeaketa egokiari buruzko ekimenak egiteagatik, bai energia edo ura aurrezteagatik, bai gizarteratze-programak garatzeagatik, bai aukera-berdintasuna sustatzeagatik…
*Berrikuntza. Negozio ereduan eraldaketa: Mi mundo de azúcar
Beren produktuei balioa gehitu dieten zerbitzuak arrakastaz eskaini dituzten saltokiei zuzendua, baina ez soilik teknologia-mailan, izan daiteke salmenta modu edo zerbitzu berrien bidez, salmenta-puntuan egokitzapenak eginez…
*Ekin merkatari saria: Irati
Udalerriko enpresa-parkea dinamizatzearekin lotuta dauden saltokiei zuzendua, hain zuzen hainbat jardueratan eta programatan parte hartuz edo lankidetzan jardunez: KaiShop, GetxoAktibaTU!, Gabonetako kanpainak, GetxoBono, Izakinen Merkatua, elkarteek antolatutako dinamizazio-kanpainak, tokiko erosketa sustatzeko banakako kanpainak, aholkularitza-programak...).
* Getxoko arima: Amets
Eguneroko kontsumorako hurbileko saltokiei zuzenduta dago, beren ezarpenagatik eta beren identitateagatik funtzio soziala betetzen dutenei, arrazoia edozein dela: zerbitzu-bokazioa, berezitasuna (bertako artistak hartzen dituztelako; artisau-produktuetarako, artistentzako txokoren bat dutelako...), bezeroei arreta emateko duten modua (euskara) eta Getxoko ikur izatea.