2026/2/3
Gizakiarengan izugarri garatuta dago elkarlanean aritzeko gaitasuna. Giza harremanak gure ongizate-iturri nagusia dira. Hala ere, gure biologiaren barruan oztopoak daude eta horrek zaildu egin dezake talde-lana gogobetegarria eta bikaina izatea, baita lan-giroa toxiko bihurtzea ere.
Zure negozioa hazten joan bada, ardura berriak hartu berri dituzu edo lantalde bat izaten hasi zara, prestakuntza honek zure rol berriari buruz hausnartzen lagunduko dizu eta jarraibideak emango dizkizu talde horrek egunetik egunera hobeto lan egin dezan. Parte-hartzaileek etengabeko ikaskuntza-kultura duten talde bikainak eraikitzeko tresnak lortzea da asmoa, non pertsonek esperientzietatik ikasiko duten eta aldaketetara egokitzeko gai izango diren.
Prozesu bat izango da, eta, beraz, beharrezkoa da saio guztietara etortzea. Gainera, parte-hartzaile bakoitzarekin banakako saioak egiteko aukera bideratuko da, bere taldean lana hobetzeko prozesu propioa lagunduz (ordubeteko saioak).
Kontratatutako langileak dituzten edo beren lana beste mikroETE batzuekin lankidetzan egiten duten ETEei edo mikroETEei zuzendua
Programa honetan honako hauekin egingo dugu lan:
1. saioa :Programa eta lan esparrua aurkezteko saio bat: 2026/02/18 - 14:30 - 15:30
Zer da talde bikaina? Nola egiten dugu lan taldean? Zer espero da taldearen lidergoaz?
2. saioa: Segurtasun psikologikoa. Erantzukizuna eta konfiantza. 2026/03/12 - 09:30etik 13:30era
Talde baten bikaintasunaren faktoreetako lehena eta garrantzitsuena. Nola eraikitzen da segurtasun psikologikoa?
Bileretan eta gatazken kudeaketan segurtasun psikologikoa zaintzeko bi tresna
Autokontzientzia da errendimenduan gehien eragiten duen gaitasun ez-kognitiboa. Zer pertzepzio dugu gure lanari buruz? Eta besteen lanari buruz? Konfiantza al dugu gure lanean? Eta taldearenean? Rolak esleituz.
3. saioa: Egitekoen egitura eta definizioa. Esanahia eta inpaktua 2026/03/18 - 9: 30etik 13:30era.
Ba al dago argitasunik eta egiturarik esleitutako zereginetan? Nola neurtzen ditugu emaitzak?
Erremintak: OKRak eta 360º
Taldearen xedearen garrantzia.
Nola adierazi esker ona eta aitortza feedback eraikitzaile batean.
4. saioa: Ibilbide-orria. 2026/04/23 - 14:30etik 16:30era
Azken saio horretan, aldaketak eta inplementaziorako bide orri bat zehazten dira, programan zehar ikasitakoa txertatzeko.
Eman izena honela:
