2025/12/3
Abenduaren 16an, Enpresa Berdea programaren esparruan, programa hori bultzatzen duten eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz sarea osatzen duten hamalau garapen-agentziok gonbidatzen zaituztegu "Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa” jaurdunaldira, Aclima, Basque Environment Clusterren parte-hartzea izanik.
Jardunaldian zehar hausnartuko dugu Itun Berdeak eta EBko Green Industrial Deal berriak (Itun Industrial Berdea) eskaintzen dituzten aukerez, Bizkaiko ETEen lehiakortasunaren katalizatzaile gisa, ingurumen-irizpideen aplikazioaren bidez. Halaber, programaren laguntza-ibilbidea nabarmenduko dugu eta ikusgarritasuna emango diegu 2030 Agendarekin lerrokatutako enpresa-estrategia duten proiektuei. Gainera, Bono Berdearen onuradun izan diren enpresen benetako esperientziak partekatuko ditugu, bonu hori bideratuta baitago Bizkaiko industria-ehunaren Trantsizio Ekologikoa bultzatzera.
Noiz: Abenduaren 16a
Ordua: 09:15 – 12:00
Non: BBF eraikinaren auditorioa (Uribitarteko pasealekua 3, Bilbo)
Programa osoa eta izen-ematea formularioaren bidez.
BFAk babestutako ekimena, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren bidez
