2025/11/6
• Abuztua da oraindik ere hilabete turistiko nagusia, batez besteko %87,80ko okupazio-indizea izanik.
• Turismo Informazio eta Harrerako Udal Zerbitzuak 19.123 turista eta bisitari hartu zituen ekainetik irailera. Atzerriko eta Europar Batasuneko turismoa guztizkoaren %45 da.
• Gora egin du Bizkaia Zubiaren pasabidea bisitatu duten pertsonen kopuruak (+%5), bai eta Kirol Portura iritsi diren iragaitzazko ontzien kopuruak ere (+%56).
Getxoko hotel-establezimenduetako batez besteko okupazioa %84koa izan zen udan (ekaina-iraila), iaz baino %2,68 gehiago. Turismo Bulegoaren datuen arabera, hoteletako okupazioa ia 7 puntu igo zen, %86,52ra iritsiz, 2,22 eguneko batez besteko egonaldia eginik. Pentsioetan, ordea, okupazioa %72,21era eta 2,23 eguneko batez besteko egonaldira jaitsi zen. Apartamentu turistikoek ere oso okupazio ona izan zuten (%95,26), eta sasoi batzuetan beteta egon ziren. Ignacio Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duen bezala, "datu horiek erakusten dute Getxo kalitatezko helmuga gisa finkatzen dela Euskal Kostaldean, proposamen erakargarria eta orekatua eskainiz, nazioarteko proiekzioa ere indartzen duena. Gainera, turismo-sektorearen konpromisoa eta lana funtsezkoak dira eredu jasangarria eta bikaina garatzen jarraitzeko".
Beste behin ere, abuztua izan zen hilabete turistikoena ostatuetan, batez besteko okupazio-indizea %87,80koa izan baitzen. Jatorriaren arabera, Madrilgo turismoa izan zen nabarmenena (%10), ondoren Kataluniakoa hoteletan eta Euskadikoa pentsioetan. Batasuneko eta atzerriko gehienak Frantziatik etorri ziren, ondoren Erresuma Batutik eta Alemaniatik.
Udalaren Informazio eta Harrera Zerbitzuari dagokionez, Ereagako Bulegoan eta Bizkaia Zubiko ITPan 19.123 turista eta bisitari artatu ziren, 2024an baino %14 gutxiago; horien %90,38 turistak izan ziren (Bizkaitik kanpokoak). Turismo gehiena, %45, atzerrikoa eta Europar Batasunekoa izan zen, eta %44 estatukoa (aurreko urtean baino %12 gutxiago). Erresuma Batutik 2.000 pertsona baino gehiago iritsi ziren (turista guztien %11 udan), Madrildik 1.951 bisitari, eta, haien atzetik, Katalunia, Andaluzia, Frantzia eta Alemaniatik.
Baliabide turistiko aipagarrienei dagokienez, 42.974 turistak bisitatu zuten Bizkaia Zubiaren pasabidea (+%5); horietatik %49 atzerritarrak eta Batasunekoak izan ziren, eta Alemania izan zen buru.
Getxoko Kirol Portuan iragaitzazko 268 belaontzi izan ziren, 664 tripulatzaile izanik, 2024an baino %56 gehiago.