2025/11/19
Zure komunikazioak ordena eta mezu-gakoak behar ditu? Sentitzen duzu argitaratzen duzunean ez dakizula ea den jendeak behar duena?
Getxo Meetingeko saio honetan, gelditzea, zure enpresaren komunikazioa perspektibarekin begiratzea eta ordenatzea proposatzen dizugu, modu praktikoan, bisualean eta iraunkorrean.
Intuiziotik estrategiara pasatzeak ez du esan nahi freskotasuna galtzea, koherentzia irabaztea baizik: argi izatea zer kontatu, noiz eta norentzat. Komunikatzea ez baita argitaratzea soilik, konfiantza eraikitzea, balioa transmititzea eta zure komunitatearekiko harremana bizirik mantentzea baizik.
Saioan zehar ikusizko ariketak eta dinamika parte-hartzaileak egingo ditugu, zure mezuak zure negozio-helburuekin lerrokatu ditzazun, baliabide handirik eta plan zurrunik gabe.
Eramango duzu:
Interesatzen zaizu:
Oraingo honetan, saioa goizean da, 09:30etik 11:30era. Zatoz eta kafe bat hartzen dugun bitartean ariketa praktikoak egingo ditugu eramateko moduko ondorioak ateratzeko.
Eman izena, lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua