2025/11/7
Zure zerbitzuak saltzen ahalegintzen zara, baina ez dituzu ikusten espero dituzun emaitzak?
Batzuetan kontua ez da gehiago lan egitea, baizik eta zure hazkunde komertziala geldiarazten duten akats ikusezinak detektatzea.
Azaroaren 20ko Getxo Meeting saio honetan, arreta jarriko dugu saltzen dugun guztiok inoiz egin ditugun akats horietan: entzuten duguna baino gehiago hitz egitea, benetako beharrizanarekin konektatu gabe eskaintzea, edo aukerei ihes egiten uztea garaiz segimendurik ez egiteagatik.
Oztopo horiek nola saihestu ikasiko duzu, eta nola bihurtu zure prozesu komertziala eraginkorragoa, naturalagoa eta zure lan egiteko moduarekin lerrokatuagoa den zerbait.
Saio praktikoa, parte-hartzailea eta benetako adibidez betea, zure emaitzak hobetzeko, benetakotasuna galdu gabe.
Eramango duzu:
Interesatzen zaizu:
Noiz: Azaroak 20
Non: Getxo Elkartegia, Ogoño 1. Areeta.
Ordua: 14:30etik 16:30etara.
Pintxoak ata kafea egongo dira.
Eman izena, lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua