2025/10/21
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloak, Getxolanek, ekimen emankorrarekin jarraitzen du, 2024/2025ean bere laguntzari esker sortutako enpresei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Iragan urriaren 16an hirugarren jardunaldia egin zen, eta, plataformari esker, beste enpresa-talde batek aukera izan zuen bere burua ezagutarazteko eta tokiko enpresa-inguruan lotura garrantzitsuak egiteko.
Laguntza eta ikusgarritasuna emateko ekimen hori #GetxoEkin ekintzailetza-estrategiaren baitan dago.
Arloak eskaintzen duen ekintzailetzari laguntza emateko zerbitzua osoa eta doakoa da. Enpresa-sustatzaileak bide osoan zehar laguntzen ditu, ideiaren hazitik abiatuta haien jardueren egonkortze eta hazkuntzaraino. Behin enpresak legalki ezarrita, gure aholkularitza eta laguntza eskuragarri izaten jarraitzen dute.
Proposamen berrien hedapena ahalik eta gehien bultzatzeko jomugarekin, arloak aldian-aldian aurkezpen-saioak antolatzen ditu eta, horrekin batera, sare sozialetan eta komunikabideetan zabaltzeko albisteak eta material digitala argitaratzen dira.
Topaketek esparru bikaina eskaintzen diete enpresei:
Laburbilduz, aukera bikaina da networkingnerako, ahulguneak identifikatzeko eta Getxoko ekintzailetza-komunitatearen baitan lankidetza suspertzeko.
Urriaren 16ko saioan enpresa hauek hartu zuten parte:
¡CONÓCELAS #GETXOEKIN!