2025/10/13
3DLAN elkarteak, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloaren laguntzarekin, Getxo 3D Lab abian jarriko du. Fabrikazio digitalaren inguruko tailer praktikoen zikloa Getxo Sormen Hubean eta Getxo Itsas Hubean egingo da azaroan.
Getxo 3D Lab urriaren 30ean aurkeztuko dute online modalitatean. Zikloaren helburua da 3D inprimaketa, diseinu digitala eta fabrikaziorako adimen artifiziala hurbiltzea profesionalei, ETE-ei eta eskualdeko ekintzaileei. Ekimen horren bidez negozio-kasu errealetara aplikatutako prestakuntza praktikoa eskainiko da, tailer berritzaileekin osatutako egutegi baten bidez. Tailerren ordutegia 13:00etatik 16:00etara izango da, bereziki profesionalak joatea errazteko pentsatuta baitago, eguerdiko tartean bertaratu eta arratsaldez lanera itzuli ahal izan daitezen. Horrez gain, saio bakoitzean mokadua eskainiko dute parte-hartzaileen artean networkinga eta giro hurbila eta lasaia egotea errazteko.
Edukien egutegia honako hau da:
Urriaren 30 – Aurkezpena (Online)
Azaroaren 11 – Fabrikazio digitala 3D inprimaketarekin, material zurrunak eta elastikoak konbinatuz (Lekua: Getxo Sormen Hub).
Azaroaren 13 – 3D inprimaketatik haratago: post-prozesaketa eta moldeak (Lekua: Getxo Itsas Hub).
Azaroaren 25 – Objetuak fabrikatzeko 3D diseinua eta adimen artifiziala (Lekua: Getxo Sormen Hub).
Azaroaren 27 – Kirolaren arloan 3D inprimaketa eta 3D eskanerra (Lekua: Getxo Itsas Hub).
Tokiko ekonomia sustatzeko teknologia. Elkarteak azaldu duenez, «fabrikazio digitala baliabide teknologikoa izateaz gain, ohiko sektoreak eraldatzeko, negozio-lerro berriak sortzeko eta tokiko enpresen lehiakortasuna indartzeko aukera ere bada». Ekimenaren helburua da esperientziak partekatzea eta lankidetzarako espazioa irekitzea enpresa-sarearen, maker komunitatearen eta udalerriko berrikuntza teknologikoko zentroen artean.
Informazio praktikoa: