2025/10/27
Hurrengo azaroaren 6an, GetxoMeetingen, zure webgunea ikusiko dugu, taldean eta zurekin.
Askotan, webgune batek ez du argi transmititzen zer nahi duzun, edo ez dakizu benetan interesatzen zaizun jendeari mezua iristen zaion. Agian zalantzak dituzu testuekin, irudiekin, edo hizkuntzaren ulergarritasuna eta fidagarritasunarekin. Edo daukazunak konfiantza sortzeko funtzionatzen duen ere egiaztatu nahi duzu.
Saio honetan, parte hartzen dutenen webguneak berrikusiko ditugu, eta feedback kolektiboa eraikiko dugu: zu bezalako beste ekintzaile batzuek hobekuntzak eta indarguneak antzematen lagunduko dizute, zure webgunea gehiago saltzeko prest egon dadin.
Noiz: azaroak 6
Non: Getxo Elkartegia, Ogoño 1. Areeta.
Ordua: 14:30etik 16:30etara
Importante: pintxoak eta kafea egongo dira, denborari mamia aterako diogu.
Hurbileko saio praktikoa, nola antolatu hobeto ikasteko.
Eman izena , lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua