2025/9/15
Lanbidek ekintzaileei laguntzeko 2025. urteko dirulaguntzen araudia eta deialdia argitaratu ditu. Onuradun izan daitezke enpresaburu eta profesional indibidualak eta sozietate zibiletako edo ondasun-erkidegoetako bazkideak, modu pertsonalean eskatzen badute. Hau da, pertsona juridikoak kanpoan geratzen dira (sozietate mugatuak, kooperatibak…)
2 lerro daude:
Bi dirulaguntzak bateragarriak dira euren artean, baina bateraezinak dira autoenplegua sustatzea helburu duen beste edozein dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin, langabezia-prestazioaren kapitalizazioa izan ezik (beraz, ez lirateke bateragarriak izango Bizkaiko Foru Aldundiaren honako dirulaguntza honekin: “enpresa ekimenak sustatzeko dirulaguntza”, 1. titulua, 2. atala: enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak.
Eskaera online egin behar da, hemen:
Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, eskaera bat egin beharko da, modu pertsonalean, erkidego eta sozietate hori osatzen duten bazkide bakoitzeko; eskabideak aldi berean aurkeztu beharko dituzte.
Eskaera egiteko epea: 2025eko urriaren 31ra arte.
Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Hona hemen dirulaguntza honen alderdi nagusien laburpena:
Informazio orokorra: 945 160 601
Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus
Tel: 945 181 350/ 945 181 347/ 945 015 583