2025/7/14
Udaleko Getxolan-Ekonomia Sustatzeko Arloak, EmakumeEkin Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresarien elkartearekin lankidetzan, Sarenesk programa jarri du abian. Doako programa bat da, ekiten ari diren edo duela gutxi ekin duten emakumeentzat, munduan egoteko duten moduan ekin nahi dutenentzat eta beren negozioa eta konfiantza indartzeko bultzada humanoa, feminista eta praktikoa behar dutela sentitzen dutenentzat.
“Erreferente maskulinoek oraindik moldatzen duten enpresa mundu batean, emakume enpresa-sortzaile askok beldur ikusezinei, aipatzen ez diren zalantzei eta lekuz kanpo egotearen etengabeko sentsazioari egin behar diete aurre. Sarenesk horrekin hausteko jaio da, eta beren balioa hobeto komunikatzen, beren proiektua autoestimuz mantentzen eta bidean lagunduta sentitzen ikasi nahi duten ekintzaileei zuzentzen zaie”, adierazi du Juanma Gonzalez Getxolan Zerbitzuko zinegotzi arduradunak.
Programa irailetik azarora bitartean egingo da, aurrez aurre, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), eta plazak mugatuak dira, 12 emakumek bakarrik parte hartu ahal izango baitute edizio honetan. Horiei laguntza teknikoa ez ezik, emozionala, estrategikoa eta kolektiboa ere eskainiko zaie (banakako saioetan online aukera bat ere sartzen da).
Programak hainbat atal ditu: