2025/5/22
GetxoMEETINGen hobeto lan egiten lagundu nahi dizugu, ahalegin gutxiagoz eta ikuspegi handiagoz.
Ez ditugu erantzun itxiak, udalerriko ekintzaile eta enpresariek dagoeneko erabiltzen dituzten tresnak partekatu eta berriak deskubritzeko gune bat sortu nahi dugu. Adimen artifizialak ez du zure lana egingo, baina, ondo erabilita, denbora irabazten, hobeto antolatzen eta zeregin batzuk arintzen lagundu ahal dizu.
Ekainaren 5ean adibide praktikoak partekatuko ditugu, zeure kabuz probatzeko zerk balio dizun eta nola aplikatu.
Hau ez da ikastaro bat. Truke-saio bat da: pertsona bakoitzak tresna, trikimailu edo egiteko moduren bat komenta dezake, zertarako erabiltzen duen kontatu, eta, besteei entzunda, ideia berriak eraman ditzake.
Honetarako balioko dizu:
– zeregin errepikakorrak sinplifikatzeko
– zure informazioa eta denborak hobeto antolatzeko
– arinago lan egiteko modu berriak aztertzeko
Saio praktikoa, laburra eta teknizismorik gabea.
Ekainaren 5ean, GetxoMEETINGen ikusiko dugu elkar, 14:30etik 16:30era, Getxo Elkartegian, pintxoa, kafea eta guzti.
Baina lehenago eman izena (doan):
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua