2025/5/7
Zabalik dago epea laguntza eskatzeko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko (MEC 2024) (MEC 2025). Gaur, maiatzaren 7an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen programa arautzen duen agindua.
MEC laguntza-programaren 2025eko edizioak 4.603.000 euroko aurrekontua (aurreko edizioan baino % 15 gehiago). Maiatzaren 8tik aurrera 2025ko irailaren 30era arte edo programari esleitutako kreditua agortu arte eskatu ahal izango dira. Laguntzak 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean egindako inbertsioak finantzatzeko dira.
Programak bi laguntza-lerro ditu:
• 1 lerroa.- Merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza-establezimenduak egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioa, edo energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzea. Altzariak, makineria, errotulazioa, segurtasun-sistemak, klimatizazioa eta abar erosi, instalatu eta muntatzea ere aurreikusten du. 1 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 € izango da.
• 2 lerroa.- Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-egokitzapenerako (TicketBAI), web-orrien bidez produktuen merkaturatzea sustatzeko eta abarretarako ekipo eta aplikazio informatikoak sartzera bideratua. 2 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 1.000 € izango da.