2025/4/10
Gizakiarengan izugarri garatuta dago elkarlanean aritzeko gaitasuna. Giza harremanak gure ongizate-iturri nagusia dira. Hala ere, gure biologiaren barruan oztopoak daude eta horrek zaildu egin dezake talde-lana gogobetegarria eta bikaina izatea, baita lan-giroa toxiko bihurtzea ere.
Zure negozioa hazten joan bada eta lantaldea egituratzen ari bazara, prestakuntza honek zure rol berriari buruz hausnartzen lagunduko dizu eta jarraibideak emango dizkizu talde horrek egunetik egunera hobeto lan egin dezan. Parte-hartzaileek etengabeko ikaskuntza-kultura duten talde bikainak eraikitzeko tresnak lortzea da asmoa, non pertsonek esperientzietatik ikasiko duten eta aldaketetara egokitzeko gai izango diren.
Prozesu bat izango da, eta, beraz, beharrezkoa da saio guztietara etortzea. Gainera, parte-hartzaile bakoitzarekin banakako saioak egiteko aukera bideratuko da, bere taldean lana hobetzeko prozesu propioa lagunduz (ordubeteko saioak).
Kontratatutako langileak dituzten edo beste mikroETE batzuekin elkarlanean lan egiten duten mikroETEei edo autonomoei zuzenduta.
Programa honetan honako hauekin egingo dugu lan:
Programa eta lan-esparrua aurkezteko 2 saio. 2025/06/26 eta 2025/09/18 - 14:30etik 16:30era.
Zer da talde bikaina? Nola egiten dugu lan taldean? Zer espero da taldearen lidergoarengandik?
2. saioa: Segurtasun psikologikoa. 2025/10/01 14:30etik - 16:30era. Online.
Talde baten bikaintasunaren faktoreetako lehena eta garrantzitsuena. Nola eraikitzen da segurtasun psikologikoa?
Bileretan eta gatazken kudeaketan segurtasun psikologikoa zaintzeko bi tresna.
3. saioa: Erantzukizuna eta konfiantza. 2025/10/08 - 14:30etik 16:30era.
Autokontzientzia errendimenduan gehien eragiten duen gaitasun ez-kognitiboa da. Zer pertzepzio dugu gure geure lanari buruz? Eta besteen lanari buruz? Badugu konfiantzarik gure lanean? Eta taldearenean?
Rolak esleitzen.
4. saioa: Egitekoen egitura eta definizioa. 2025/10/15 - 14:30etik 16:30era. Online.
Argitasunik eta egiturarik ba al dago esleitutako zereginetan? Nola neurtzen ditugu emaitzak?
Tresnak: OKRak eta 360º
5. saioa: Esanahia eta eragina. 2025/10/22 - 14:30etik 16:30era.
Taldearen asmoaren garrantzia.
Nola adierazi esker ona eta aintzatespena.
6. saioa: Ibilbide-orria. 2025/10/29 - 14:30etik 16:30era.
Azken saio hau aldaketak eta inplementaziorako ibilbide-orria zehazteko da, programan ikasitakoa txertatzeko.
Eman izena honela: