2025/2/11
Etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-ingurunean, non kontsumitzaileen gustuak eta beharrak abiadura handian aldatzen diren, egokitzapena funtsezkoa da arrakastarako. Hala ere, askotan eskaeran antzematen ditugu aldaketak, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko beharrezko tresnak izan gabe.
Zure negozioak perspektiba berria behar duela sentitzen baduzu, komunikazioak eta kanpainek espero diren emaitzak ematen ez dituztela nabaritzen baduzu, edo aurrera egin nahi baduzu baina zure publikoak zehazki zer behar duen ez badakizu, ekiteko unea da. Ondo zehaztutako estrategia batek eta ekintza-plan argi batek zure helburuak lortzen lagunduko dizute.
Programa honek beharrezkoak diren tresnak emango dizkizu zure enpresa aldaketarako erakunde malgua eta prestatua bihurtzeko.
2024. urtean zure bezeroak zer behar duen identifikatzen egin genuen lan, bi ekintza desberdin eginez, eta 2025. urtean trebatzeko aukera izango duzu aldaketa, egokitzapena eta berrikuntza erraztuko duten tresnetan.
Martxoaren 3an, "Sortu zerbitzu berriak eta kontatu visual thinking erabiliz" tailerrera joateko aukera izango duzu, 3 ordu iraungo du.
Bertan, Visual Thinking teknikak aplikatzen hasi ahal izango zara, zure zerbitzuak berritzeko.
Eta martxoaren 18an eta apirilaren 2an "Berrikuntza zerbitzuetan Design Thinking erabiliz” ikastaroa izango da. Saio bakoitza 4 ordukoa izango da. Helburua da trebetasunak garatzea bezeroaren beharretan oinarritutako zerbitzuak sortzeko. Berrikuntza-prozesu bat bi egunetan soilik egin ahal izango duzu.
Prozesu honetan Miren Lauzirikak lagunduko dizue; www.artforlife.es, "Art for Life-ren lehengaia pertsonen sormena da"
Eman izena modu hauetan: