2024/11/21
Urtearen amaierako enpresa-bazkarietan, jendeak lorpenak errepasatzen eta ospatzen ditu. Baina zer gertatzen da zure kontura lan egiten baduzu?
Abenduaren 12an, saio berezi batera gonbidatzen zaitugu, 2024ko zure lorpenen errepasoa egiteko eta urte berriko helburuak bistaratzeko. Zure enpresan egindako lanari balioa emateko eta etorkizunera begira motibatzeko aukera izango da.
Izan ere, badakigu Getxon enpresa asko eta asko pertsona bakar batenak direla, eta bat egin dezaketela lortutakoa ospatzeko.
Zer egingo dugu?
Pausoz pauso poltsikoko urtekaria egingo duzu, zure lorpenak biltzeko, egin duzun lan guztia ikusarazteko eta balioa emateko modua.
Kafea eta pintxoa hartuko ditugu lortutakoa ospatzeko.
Errealitate desberdinak baina komunak ere dituzten beste pertsona batzuekin elkartuko zara.
Urtean zehar lortu duzuna berrikusteak zure burua baloratzen ez ezik, 2025era indar eta animo gehiagoz sartzen ere lagunduko dizu.
Ikusiko duzu zein ondo datorkizun urtea gogoeta hau eginez ixtea eta nola prestatuko zaituen erronka berriei aurre egiteko.
Abenduaren 12an, 14:30etik 16:30era. Getxo Elkartegian itxarongo dizugu (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo).
Baina lehenago eman izena (doan):
Pintxoa eta kafea barne.
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk zati batez finantzatutako proiektua