2024/9/20
Saioen helburu nagusia komunikazioaren bidez ahalduntzea da, eta gaitasun hori proiektu profesionaletan islatzea.
Komunikazio eraginkorra landuko da, jakintza tekniko eta zeharkako gisa hartuta, negozio-ideiaren defentsa-egoeretan (pitch) modu integralean aplikatuta.
Saioetan komunikazioa honako alderdi hauetatik landuko da: komunikazioaren eta neurokomunikazioaren fisiologia, pitch erretorika eta gidoia, oratoria eta komunikatzeko estilo propioa. Ibilbide bat egingo da komunikazioaren alderik biomekaniko eta fisiologikoenetik, gure egoera emozionalarekin duen loturatik, mezuaren egituraren sorkuntzara igarotzeko erretorikaren bidez eta Pitchean oinarrituta, oratoria indartuz, baita eszenaratzea ere. Horrek guztiak berezko estiloa ekarriko du, hainbat teknika eta prozesuren bidez segurtasuna eta presentzia emango duena.
Parte-hartzaileen benetako negozio-kasuak edo proiektuak landuko dira elkarlanean, eta behaketa eta identifikazioa ikuspegi gisa erabiliko da, gogoeta pertsonala zein kolektiboa eraginez, ikaskuntza-sistema osoa indartzeko.
Hizlaria: Maitena Salinas
Saioak:
Modu hauetan eman dezakezu izena: