2024/3/22
Udalerriko zenbait enpresak Getxoko 16 langabe kontratatu dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik jasotako dirulaguntzari esker, Enplegua sustatzeko Tokiko Ekintzetarako laguntzen 2023 ekitaldiko deialdiaren babesean. Kontratazioek 125.900 euroko dirulaguntza jaso dute.
Deialdira 34 eskaera aurkeztu ziren. Horietatik 16 eman dira eta 18 ukatu (15 eskakizunak ez betetzeagatik eta 3 atzera egiteagatik, eskatutako informazioa ez aurkezteagatik).
Emandako 16 dirulaguntzetatik, 3 lanaldi partzialeko kontratuetarako dira eta 13 lanaldi osokoak.
Diruz lagundu beharreko 16 kontratuetatik, 10 kolektibo hauentzat dira:
Egindako 16 kontratuetatik, 14 emakume langabeei egin zaizkie (%87,5).
Dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu beharko da gehienez hilabeteko epean, dirulaguntza ematen denetik zenbatzen hasita, betiere diruz lagundutako aldia amaituta badago. Diruz lagundutako aldia amaitu ez bada, gehienez ere hilabeteko epean entregatu beharko da, amaitzen denetik zenbatzen hasita.