2023/10/27
Algortako (Getxo) Getxo Sormen Hub sormen eta kulturaren sektoreko ekintzailetza-zentroak Getxo Sormen Talks izeneko ekitaldiaren lehenengo edizioa hartuko du azaroaren 17an.
Kulturaren eta sormenaren industrietako erreferenteek euren irakaspenak eta esperientziak partekatzeko asmoz eskainitako hitzaldi inspiratzaileak dira Getxo Sormen Talks delakoak. Hitzaldien ostean, gune informalago batean bilduko dira sektoreko profesionalak.
Oraingo honetan, Objeto enpresarekin lankidetzan, diseinuaren alorrean erreferente diren bi pertsona ekarriko ditugu. Andrea Forapani, Lombrelloren sortzailea eta produktu-diseinatzailea, eta Tania Grace, ehun eta koloreetan aditua.
Esperientzia aberasgarria izango da hitzaldia, zeinetan Andrea Forapanik eta Tania Gracek diseinuari eta sormenean koloreak daukan eraginari buruzko beren ezagutzak eta ikuspegiak partekatuko baitituzte.
Azaroaren 17an, 13:30etik 15:30era, Getxo Sormen Huben (Urgull Zentroa, Algorta, Getxo)
Sarrera doakoa da, baina izena ematea nahitaezkoa da edukiera-kontuengatik.