Sarenesk: Dirua, autonomia eta jasangarritasuna

Dinamizatzailea: Aránzazu Eguzkizaga

Data eta ordutegia: Urriak 7, 12:00etatik 14:00etara.

Lekua: Getxo Itsas Hub

Iraupena: 2 ordu

Diruarekin dugun harremana ikuspegi feministatik berrikusteko gunea. Prezioez, jasangarritasun ekonomikoaz eta erabaki finantzarioak askatasun eta autonomia handiagoz hartzeaz hitz egingo dugu.

Gure errealitatea sortzen eta baldintzatzen dute barneratu dugunak, sinesten dugunak, gauzak nolakoak diren inguruan geure buruari esaten diogunak; izan ere, eragin zuzena daukate gure sentimenduetan eta, beraz, nola jokatzen dugun eta zer emaitza lortzen ditugun ere.

Berdina gertatzen da dirua eta arrakastarekin.

Generoak hainbat mailatan (familia, negoziazioa eta boterea, balio profesionala, merezimendua, finantza-hezkuntza, lidergoa, morala...) zeharkatzen dituen sinesmen edo mitoak daude, eta gure baliabideetatik, libre eta seguru, jardun ahal izateko desmuntatu behar ditugu.

 

Adibide batzuk:

  • «Diruagatik lan asko egiten baduzu, garrantzitsuenari ez diozu kasu egiten
  • «Diruak pertsonak aldatzen ditu»
  • «Arrakasta lortzeko, onena izan behar duzu zurean»
  • «Ziur badagoela norbait gutxiagogatik egingo lukeena”
  • «Diruari buruz hitz egitea deserosoa da»
  • «Egiten duzuna gustatzen bazaizu, ez zenuke hainbeste kobratu behar»
  • «Ez naiz ona zenbakiekin»
  • «Emakume batek diru asko irabazten badu, zerbait sakrifikatzen du» (familia, amatasuna, bizitza pertsonala...)
  • «Ez dut merezi hainbeste kobratzea»
  • «Dirua irabazteko oso gogor egin behar duzu lan»
  • «Asko negoziatzen duen emakumea zaila edo gatazkatsua da»
  • «Garrantzitsuena da zure burua aintzat hartzea, ez zenbat diru jasotzen duzun»
  • «Hobe da dirua eta harremanak ez nahastea»

Funtsezkoa da narratiba aldatzea. Saioan horretarako lehen urratsa emango dugu. Horretarako, honaino ekarri gaituzten sinesmenak zalantzan jarriko ditugu eta dagoeneko ditugun eta behar ditugun baliabideekin lan egingo dugu, segurtasuna eta autonomia ekonomikoa gure ekintzailetzaren zati indartsua izan daitezen. Oreka eta finantza-jasangarritasuna landuko ditugu, bakoitzaren behar espezifikoetatik abiatuta.

 

Informazio gehiago

Bueltatu Trebakuntzara