Beste jaialdi eta azoka batzuk

Getxon egiten diren jaialdiei eta azokei buruzko informazio guztia eskura dezakezu.

Eszenikoen Jardunaldiak

Antzerkia baino askoz gehiago, magia, dantza, zirkua eta diziplina anitzeko beste genero batzuk ezagutu.

otros festivales

Getxoarte

Tokiko sektore artistikoa izango da proposamenaren lehentasuna, eta hiru ardatzetan egituratuko da: Bitartekaritza eta Egoitza Programa, «Kalekoak» eta, azkenik, Romo Kultur Etxean urte osoan eginiko lana erakutsiko duten jardunaldiak.

Getxoko Komiki Azoka

Getxoko Komiki Azoka 2021eko urriaren 1etik 3ra egin zen. Establezimenduen salmenta eremua, 40 posturekin, Areetako Geltoki plazan kokatu zen, eta Romo Kulture Etxean, berriz, aurkezpenak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta bederatzigarren artearen inguruko hainbat jarduera egin ziren.

"Ramiro Pinilla" Sariak

Getxoko Kultur Etxeak herriko Pinillesca elkartearekin batera gauzatzen duen ekimen horren helburua da sorkuntza literarioa indartzea eta getxotar idazlea oroitzea.

Habanera Jaialdia

Itsas-doinuak berriro ere datozkigu Getxora 35. Habanera Jaialdiaren eskutik. Aurtengo egitaraua Kantabriako Kantabriako Rondalla al Sejo eskarmentu handiko taldeak irekiko du. Biharamunean, Ultramar boskote katalanaren Mediterraneoko erritmoak izango dira protagonista eta, amaitzeko, bertako Itxartu eta Biotz Alai abesbatzek borobilduko dute zikloa.