Nola prestatu zure negozioaren transmisioa edo erreleboa: Ez itxi, eskualdatu.
Sinopsia
Enpresa bat transmititzea ez da daukazuna saltzea, eraiki duzun balioa transferigarri bihurtzea baizik. Tailer honetan gure negozioa transmititzeko eta hari erreleboa emateko garaian kontuan hartu beharreko hasierako alderdiak identifikatuko ditugu.
Helburuak
- Oinordetza planifikatzearen garrantziaz kontzientziatzea
- Balorazioan eta negoziazioan gaitzea
- Erreleboa bilatzea sustatzea (barnekoa/kanpokoa)
- Negozioaren jarraitutasuna, errentagarritasuna eta balioak ziurtatzea, sortzaileak, zuzendaritza eta ondorengoak lerrokatuz.
Gai-zerrenda
- Sarrera
- Enpresa-eskualdatzea
a. Zer den
b. Inplikazioak
d. Emozionaletik arrazionalera, eta alderantziz
- Enpresa-eskualdatzea prestatzea
- Ondorioak
- Ekintza-plana
Data: Urriak 22
Ordua: 14:30-16:30
Lekua: Getxo Elkartegia
Eman izena:
- Posta elektronikoz helbide honetara: getxopro@getxo.eus
- Telefono honetara deituta: 94 466 01 40
- Formularioaren bidez