Ekiteko oinarrizko prestakuntza

 

Prestakuntza hau zuzenduta dago enpresa bat sortu eta negozioaren bideragarritasuna aztertu nahi duten pertsonei. Negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza da, eta bertan enpresako arlo guztiak lantzen dira.

 

Bizkaiko Ekintzailetza Eskola (online)

Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa sortzeko dirulaguntza eskuratu ahal izateko, online egiten den "Ekiteko prestakuntza" egin behar duzu, Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako https://www.escuelaemprendimientobizkaia.eus  "Ekintzailetza Eskola" plataformaren bidez.

Plataformara lehen aldiz sartzeko, jar zaitez harremanetan gurekin.

10 ikasgelaren bidez eta "Soft Skills" (ekintzailetzaren nortasuna eta trebetasunak) Garapeneko 0 ikasgelaren bidez, negozio-plan baten ibilbidea zeharkatuko duzu, zurea zorroztasunez garatzea ahalbidetuko dizuten funtsezko kontzeptuak ikasiz.

 

Ekiteko prestakuntza (aurrez aurrekoa)

Gainera, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloan 16 orduko aurrez aurreko prestakuntza eskaintzen dizugu, aurreko online prestakuntza osatzen duten 4 jardunalditan banatuta. Bertan gai hauek sartzen dira: estrategia, negozio-eredua, salmentak eta zenbakiak, eko-fro analisia, fiskalitatea, araudia betetzea, jarduerari alta emateko administrazio-urratsak…

Errefortzu praktikoa da, online prestakuntza jasota edo jaso gabe, negozio-ideia ekonomikoki eta finantzarioki bideragarria den enpresa-proiektu bihurtu nahi duten pertsonentzat.

Argibideak eta izen-emateak: getxopro@getxo.eus edo 94 466 01 40

Hurrengo datak (Ordutegia: 09:30 – 14:00):

• Otsailak 17, 19, 24 eta 26.

• Martxoak 17, 18, 24 eta 26.

• Maiatzak 5, 7, 12 eta 14

• Ekainak 9, 11, 16 eta 18.

• Uztailak 14, 16, 21 eta 23.

• Irailak 15, 17, 22 eta 23.

• Urriak 20, 22, 27 eta 29.

• Azaroak 24 eta 26

• Abenduak 1 eta 3


Bueltatu Trebakuntzara