KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK 2025

Enpresa edo erakunde onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak (enpresak, komertzioak, profesionalak, elkarteak...), edozein forma juridiko dutela ere, Getxon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten besteren konturako langileekin lan-kontratuak egiten dituztenak.

Diruz lagundu daitezkeen kontratuak:

2024ko uztailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean hasitakoak.

Kontratuak mugagabeak izango dira, eta lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.

* Era berean, diruz lagunduko dira artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen jakineko kontratuak (horien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da; eta lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak).


Diruz lagundu beharreko zenbatekoa:

  • Gehienez 8.000 euroko laguntza lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko.
  • Gehienez 10.000 euroko laguntza lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, honako kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen direnean: DBE/BGDren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak.
  • % 50etik gorako lanaldiak dituzten kontratu mugagabeen kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da.
  • Kolektiboetakoak ez diren pertsonen kontratazioetan, laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 75 gainditu, enpresa kontratatzailearen kontura kontzeptu guztiengatik Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazioa barne.
  • Kolektiboen kontratazioetan, laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 100 gainditu, enpresa kontratatzailearen kargura Gizarte Segurantzan kontzeptu guztiengatik egindako kotizazioa barne.
  • Zenbateko ekonomiko guztiak % 10 igoko dira kontratuak emakumeei egiten zaizkienean.

* Artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen mugatuko kontratuetarako:

  • Gehienez 6.000 euroko laguntza 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko (3.000 € 3 hilabeteko kontratuetarako)
  • Gehienez 7.500 euroko laguntza 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, honako kolektibo hauetako pertsonak kontratatuz gero: DBEren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak.
  • % 50etik gorako edo hiru eta sei hilabete arteko lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) lanaldiaren eta/edo lan egindako denborarekiko proportzionala izango da.

Baldintzak:

  • Kontratatu beharreko pertsonek Getxon erroldatuta egon behar dute, gutxienez lan-harremana hasi aurreko egunean.
  • Kontratatu beharreko pertsonek langabeak izan behar dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa, kontratua hasi aurreko egunean.
  • Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin, diruz lagundutako kontratuaren xede diren pertsonak enpresan sartu aurreko 6 hilabeteetan enpresan dagoen batez besteko plantilla osoaren gainean.
  • Gehienez 2 kontratu diruz lagunduko dira enpresa bakoitzeko.
  • Kanpo geratzen dira honako kontratazio hauek:
    • Aurreko deialdietan enpresa berean kontratatzeagatik laguntza jaso duten pertsonak.
    • Enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten, zuzendaritza-karguak dituzten edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontidea, ondorengoak eta gainerako ahaideak, baldin eta bigarren mailaraarteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaidetasuna badute.
    • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuak
    • Aldizkako finkoen modalitatean egindako kontratuak
    • Txanda-kontratuaren modalitatean egiten diren kontratuak.

Dirulaguntza emateko modua:

Eskariak aurkeztutako hurrenkeran, betiere behar bezala beteta badaude eta espedientea osatuta badago, Getxoko Udaleko aurrekontuetan xede horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituaren mugaraino

 Intereseko dokumentuak:



Dirulaguntzaren zenbatekoaren gainerako %30i dagokion azken ordainketa deialdiaren 15. eta 16. oinarrietan eskatutako baldintzak betearazten diren egiaztapenaren mende geratzen da.

Helburu hori lortzeko asmoz, dirulaguntzaren justifikazioa dirulaguntza eman eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko da, betiere diruz lagundutako aldia (12 hilabete) amaitu bada. Diruz lagundutako aldia amaitu ez bada, amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean entregatu beharko da. Horretarako, deialdiaren oinarrietako 16. artikuluan jasotako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1. III. eranskina beteta.

2. Honako dokumentazio hau:

  • Kontratatutako pertsonaren “afiliatu baten lan-bizitzaren txostena”, laguntza eskatzen den aldian eta lanaldian enpresan jarraitzen duela egiaztatzen duena.
  • Kontratatutako pertsonaren  Kotizaziorako Datuen Txostena – Besteren Konturako Langileak (IDC), justifikazio-aldia barne hartzen duena.
  • Laguntzaren xede den aldian zehar diruz lagundutako kontratuaren nominen kopia eta horiek kobratu izanaren bankuko egiaztagiria (edo bi aldeek sinatutako nomina).
  • Kotizazioaren likidazioaren ordainagiria, langileen zerrenda eta haien ordainketaren egiaztagiriak.

Beharrezkoa izanez gero SOILIK aurkeztu beharreko beste agiri batzuk:

Egin eskaera Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez eta klikatu Ekonomi Sustapena (Getxolan eta Turismoa).

Kontsulta oro argitzeko, Ekonomia Sustapeneko Arlora deitu (944660140) edo mezu elektroniko bat bidali getxolan@getxo.eus

Administrazio elektronikoaren bulegoarekin arazoak izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus