2023ko Kontrataziorako laguntzak

Enpresa edo erakunde onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak (enpresak, saltokiak, profesionalak, elkarteak...), edozein dela haien izaera juridikoa, langileekin besteren konturako lan-kontratuak egiten badituzte, eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Getxon badituzte.

 

Diruz lagundu daitezkeen kontratuak:

2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a bitartean hasitako kontratuak.

Kontratuak mugagabeak izango dira, eta lanaldi osokoak edo partzialekoak izan ahalko dira, gutxienez lanaldiaren % 50ean.

* Ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten, teknikarien eta laguntzaileen iraupen jakineko kontratuak ere lagunduko dira diruz (kontratu horiek hiru hilekoak izango dira gutxienez, eta lanaldi osokoak edo partzialekoak izan ahalko dira, betiere baldin eta gutxienez lanaldiaren % 50ekoak badira).

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 

  • Gehienez ere 8.000 euroko laguntza emango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko.
  • Gehienez ere 10.000 euroko laguntza emango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, honako kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen direnean: DSBEren onuradun, titular edo jasotzaileak; 35 urtetik beherakoak; iraupen luzeko langabeak; edo 55 urtetik gorako pertsonak.
  • Bestalde, % 50eko baino gehiagoko lanaldiko kontratu mugagabeen kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko zenbatekoa) lan egindako denboraren proportzionala izango da.

* Ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten, teknikarien eta laguntzaileen iraupen jakineko kontratuak:

  • Gehienez ere 6.000 euroko laguntza emango da lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, sei hileko edo gehiagoko kontratu bakoitzeko (3.000 euro hiru hileko kontratuetarako).
  • Gehienez ere 7.500 euroko laguntza emango da sei hileko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, honako kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen direnean: DSBEren onuradun, titular edo jasotzaileak; 35 urtetik beherakoak; iraupen luzeko langabeak; edo 55 urtetik gorako pertsonak.
  • Halaber, % 50eko baino gehiagoko lanaldiko kontratu partzialen kasuan edo hiru eta sei hilabete arteko lanaldiaren eta/edo lan egindako denboraren proportzionala izango da dirulaguntza, gehienez.

Kolektiboetan sartzen ez diren pertsonen kontratazioetan, dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 75 baino handiagoa, kontzeptu guztiengatik enpresa kontratatzaileak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kotizazioa barne.

Kolektiboetakoak diren pertsonen kontratazioen kasuan, dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 100 baino handiagoa, kontzeptu guztiengatik enpresa kontratatzaileak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kotizazioa barne.

Zenbateko guztiak % 10 gehituko dira emakumeak kontratatzen direnean.

 

Betekizunak

  • Kontratatu beharreko pertsonak Getxon egon beharko dira erroldatuta, gutxienez lan-harremana hasi aurreko egunean.
  • Kontratatu beharreko pertsonak langabeak izan behar dira eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda egon beharko dira, gutxienez kontratua hasi aurreko egunean.
  • Kontratazioen bitartez, enplegu garbia sortu beharko da diruz lagunduko den kontratua izango duten pertsonak sartu baino sei hilabete lehenago enpresan zegoen batez besteko plantilla osoaren gainean.
  • Enpresa bakoitzeko bi kontratu diruz lagunduko ahalko dira gehienez.
  • Kanpoan geratuko dira honako pertsona hauen lan-kontratazioak:
    • Aurreko deialdietan pertsona horiek kontratatzeagatik enpresa berberean jadanik laguntza jaso dutenak.
    • Enpresaburuarekin edo enpresa-kontrola dutenekin, zuzendaritza-karguak dituztenekin edo enpresen administrazio-organoetako kide diren eta sozietatearen izaera juridikoa dutenekin bigarren mailarainoko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaidetasuna dutenak: ezkontidea, ondorengoak eta gainerako senideak.

 

Eskariak aurkezteko epea: Erabakitzeke

Deialdia BAOn argitaratzeko zain (aurreikusita dago azaroaren amaierarako edo abenduaren hasierarako).