Getxo “Getxo Paisaia: Arrigunaga-Ereaga” 2016
Punta Begoña 2013-2016
- Herritarren Partaidetzako ekitaldia
Programa berritzaile eta berri honen bitartez -2008. urtean abiarazita- Udala auzoetako eguneroko errealitatera hurbildu nahi dugu alkateak eta gobernu-taldeak auzokoekin zuzeneko harreman pertsonala edukiz, bere beharrizan, kezka, balorazio eta proposamenak zuzenean ezagutzeko xedez, eta horien bitartez auzoetako udal kudeaketa orientatu eta kudeatzeko.
Nola egiten ari gara?
Auzoa erabakita, bertako postontzietan informazioko foiletoa banatuko dugu (bertan bere auzoa zerk hobetuko zuen galdetzen dugu) eta hamar eguneko epe batez postontzi bat ipiniko dugu bere iradokizunak egin ditzaten. Ondoren, gobernu-taldea, alkatea buru delarik, bertara joango dira auzokoei kasu egin eta zuzenean erantzutera.
Modu horretan dagoeneko bildu gara:
Jarduera berriak Maidagan-Sarrikobasoko aldean 2013-2015
Getxoko Udalak, kasu batean Garraioen Patzuergoarekin elkarlanean eta bestean era zuzenean, Maidagan-Sarrikobasoko aldean hiri guneak sortzeko bi jarduera berri jarriko ditu martxan.
Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 2014
Herritarrek Parte Hartzeko Programa, HAPOaren berrikuspenari lotuta, HAPOa formulatzeko, izapidatzeko eta onartzeko fase desberdinak deskribatzeaz gain, parte hartzen dituzten agenteak, mekanismoak eta parte hartzeko denborak zehazten ditu.
Berrikuspenean parte hartzeko, abenduaren 15a baino lehen izena eman Lantaldean sartzeko .
Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua
Herritarrek erabiltzaile edo kontsumitzaile izaera gainditu eta udalerriko kultura garapenaren sortzaile edo protagonista izatera pasatzea da 2012tik aurrera abian dagoen Getxo Kultura planak Kultur Etxearentzako jartzen dituen helburu nagusietako bat. Horixe izan da analisirako, diagnostikorako eta eztabaidarako prozesu zabalaren emaitza; herriko kolektiboek eta eragileek parte hartu dute prozesuan eta horren ondorioz, Kultur Etxearen funtzionamenduko eredu estrategiko berria ezarri da. Eta hori, kulturak udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialean daukan eragina.
Euskararen aholku Batzordea
Partaideak: Getxoko euskararen munduan esanguratsuak diren 11 pertsona, teknikariak eta zinegotzia
Helburuak: Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea; urteko kudeaketa-planaren eta egitasmoen jarraipena egitea; diru-laguntza deialdietako oinarrien gaineko iritzia ematea; iradokizunak eta proposamenak egitea eta euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea
Bilerak: urtean 4
Ikasgehi foroa
Partaideak: Getxoko Berritzeguneko Euskara teknikaria, Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailetako teknikariak, euskararen aldeko elkarteak eta ikastetxeetako eta Gurasoen Elkarteetako ordezkariak
Helburuak: eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara bultzatzea; euskararen normalizazioaren aldeko urratsak ematea; informazioa trukatzea, irakaskuntza elebidunari buruzko hausnarketa sustatzea..
Bilerak: hiru hilez behin
Hirigintza plangintzako aholkularitza batzordea
Partaideak: mota desberdinetako ordezkaritza, Euskal Lurzoruaren Legeak berak agindutakoa gainditzen duena eta gizarteko esparru ugari ordezkatzen duena, Udalean eta gobernu taldean ordezkaritza duten talde politiko guztiak barne
Helburuak: udalerriko hirigintza-plangintza estrategikoan parte hartze soziala artikulatzea (osatzear dago)
Lankidetzako lan taldea
Partaideak: 12 GKEk, teknikaria eta zinegotzia
Helburuak: Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duten gizarte sektoreen sentsibilizazioa eta esku hartzea sustatzea; elkartasuneko ekimenak koordinatzea; Lankidetza Arloari esku hartzeko premiei eta lehentasunei buruzko aholkuak ematea, eta egokitzat jotzen diren txisten, iradokizun, azterlan eta proposamen guztiak egitea, udalerrian sortzen diren lankidetzako ekimenak koordinatzea..
Bilerak: urtean 4 edo 6
Berdintasun kontseilua
Partaideak: Alkatea, Berdintasuneko zinegotzia, udal erregistroan izena emanda duten emakumeen elkarteetako, enpresetako, merkataritzako, sindikatuetako, hezkuntzako eta gazteen elkarteen sareko ordezkari bana, udal talde politikoek izendatutako zinegotzia, Berdintasuneko teknikaria (idazkaritza)
Helburuak: udalerriko Berdintasuneko politiken jarraipena eta bultzapena egitea
Bilerak: urtean 6
Giza Boluntariotzako elkarteen foroa
Partaideak: 17 elkarte, bi boluntario eta Udaleko teknikaria
Helburuak: boluntariotzazko elkarteen sarea indartzea eta bultzatzea; lan boluntarioa eta bere elkarteak indartzea eta boluntariotzak duen garrantziaz kontzientziatzea
Bilerak: Zuzendaritza Batzordea hilabetean behin; lan taldeak gutxienez 15 egunero eta jardueraren arabera astean behin. Ezohiko batzarra, gutxienez urtean birritan
Gazteria Foroa
Partaideak: 12 gazte-elkarte eta Gazteriako teknikaria
Helburuak: gazteekin zerikusia duten gaiak, proposamen berriak eta diru-laguntzetarako oinarriak aztertzea eta baloratzea
Bilerak: urtean 4
"Getxoko etorkinak" plataforma
Partaideak: etorkinei laguntzeko esparruko 10 elkarte, Inmigrazioko Unitatearekin koordinatuta
Helburuak: informazioa trukatzea; lan komuna eta jardueren koordinazioa erraztea; atzerritarrak gizarteratzera laguntzea; udalaren aurrean herritar etorkinen egoeraren hizketakide bihurtzea eta baita beste partaidetzarako guneetan ere; bizikidetzaren, eta sentsibilizazioaren aldeko neurriak, proposamenak, azterketak eta hausnarketak egitea
Bilerak: urtean 10 edo 12
Inguruneko tokiko batzordea
Partaideak: Alkatea eta Hirigintzako eta Inguruneko zinegotziak, Inguruneko teknikaria, eta enpresa munduko, elkarte ekologistako, gizarte elkarteetako, kirol, kultur eta emakumeen elkarteetako eta ikastetxeetako ordezkari bana, unibertsitateko adituak
Helburuak: ingurunea babesteko eta jasangarritasun irizpideak udal gestioan sartzea eta baita herritarren proposamenak inguruneari eta hiri guneari lotutako udal konpetentziak betetzeko lanetan ere
Bilerak: gutxienez urtean 2
Tokiko Agenda 21
Partaideak: Geroa eta San Nikolas ikastolak; Juan Bautista Zabala, Larrañazubi eta Zubilleta herri ikastetxe publikoak; Aixerrota, Fadura, Julio Caro Baroja eta Romo institutoak eta Azkorri eta Santísima Trinidad ikastetxeak
Helburuak: ingurunearekiko harremanak hobetzea; era jasangarriagoan bizitzeko ikastetxean eta udalerrian akordioak adostea; hezkuntzako komunitateko agenteen arteko koordinazio mekanismoak indartzea; giza eta inguruko gaiei buruzko egoerak identifikatzea, aztertzea eta proposamenak luzatzea...
Bilerak: urtean 12
Turismo mahaia
Partaideak: hoteletako, pentsioetako, baliabideetako taxisten, bela enpresetako, bidaia agentzia harkorretako, tabernetako, kafetegietako ta jatetzetako ordezkariak, Alkatea, Turismoko zinegotzia eta Turismoko Unitateko teknikariak
Helburuak: Getxon turismo alorraren garapenean eragina eduki dezaketen jardueren jarraipena egitea, proposatzea eta eztabaidetzea eta Norako Kalitate Turistikoaren Sistema Integralaren ezarpena koordinatzea
Bilerak: gutxienez urtean bi
Merkataritza mahaia
Partaideak: merkatariak, merkatarien elkartea, ekonomi sustapenerako saileko ordezkari politikoak eta Getxolaneko teknikariak
Helburuak: merkataritzako eta ostalaritzako jarduerak bultzatzeko ekintzak koordinatzea eta aztertzea
Bilerak: lan taldeak hilabetean behin eta Mahaia bi hilabetean behin
Jai Batzordeak
Partaideak: agente sozial desberdinetako ordezkariak
Helburuak: auzoetako jaiak antolatzea eta gestionatzea Udalaren laguntzarekin, jardueretarako diru-laguntzak ematen dituelako eta egiturak utzi ere
Kirol-partaidetza
Getxo markako klubak: 2.790 jokalaria, 230 entrenatzaile/koordinatzaile eta 3.350 bazkide.
Hainbat kirol klubek udal ekipamenduren bat era zuzenean gestionatzen dute, tartean Getxo Arraun taldeak Arraunketa pabiloia, La Cantera Skate Eskoalk Arrigunagako skate parka eta ORZA Getxoko Abrako Kirol Portuko Armadoreen eta Patroien elkarteak Bela Pabiloia. Gainera Kirol Hastapeneko Eskolak daude asteburuetan, errugbikoa 100 umerekin, saskibaloiko 100 umerekin, futbolekoa 350 umerekin eta patinaje artistikokoa 55 haurrekin.x