2023/9/29
Bolueko Esfortzu Konstanteko Eraztun Estazioa urriaren 7an, larunbata, irekiko da berriro, Hegaztien Munduko Eguna ospatzeko, Getxoko Ingurumen Zerbitzuak sustatutako “Getxonatura” jardunaldien jarduera berrian. Ekimen honen helburua da Bolueko hezeguneko hegazti-fauna, bere arazoak eta egiten diren jarduerak ezagutaraztea.
Goizean zehar, 09:00etatik 12:30era, Hezegune Bonben etxola bisitatu ahal izango da eta eraztunketaren esperientzia partekatuko da. Hegaztiei eraztun zientifikoak jartzeko teknika nolakoa den azalduko da, bai eta haren eskakizunak eta hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko duen garrantzia ere, maila globalean zein tokikoan. Gainera, harrapatzen diren aleak hurbiletik ikusi ahal izango dira, eta bertaratzen direnei haien biologiari, ezaugarriei eta Bolueko hezegunean bertan duten presentziari buruzko azalpenak emango zaizkie.
Hegazti basatiak eraztun zientifikoak jartzeko harrapatzen direnean, garrantzi handia dute baldintza klimatologikoek eta ordutegiak. Goizeko lehen orduetan joatea gomendatzen da. Jarduera bertan behera gera liteke eguraldi txarra, haize gogorra eta/edo euria egiten badu, hegaztien osotasunerako arriskutsua baita.
Jarduera honetan parte hartzeko, adin guztietako jendearentzat, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.