2026/9/1

Gaztebulegoak doako bost tailer berri programatu ditu 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaroak Algortako Kultur Etxean (Villamonte) eta Romo Kultur Etxean egingo dira urritik abendura bitartean.
Gazteriako zinegotzi Mihaela Jilavuk adierazi duenez, "Gaztebulegoak baliabide praktikoak eskaini nahi dizkie Getxoko gazteei, egunerokoan zein etorkizuna eraikitzen laguntzeko. Bost tailer horiek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola enplegua eta etxebizitza eskuratzea, trebetasun praktikoak eta sormen jarduerak, betiere gure udalerriko gazteentzat hurbilekoa, doakoa eta irisgarria den ikuspegi batetik”.
Hauek dira programatutako tailerrak:
Informazio gehiago nahi dutenek Gaztebulegoan (Torrene 3, Algorta), 94 466 03 53/688 88 09 85 telefonoan edo gaztebulegoa@getxo.eus helbide elektronikoan eman dezakete izena.