Neguko Bidaia

Neguko Bidaia

  • Urtarrilaren 23tik otsailaren 27ra
  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa
  • Aurtengo jaialdian, edukiera murriztuta dagoenez, kontzertu bakoitzeko bi emanaldi izango dira: lehenengoa 18:15ean eta bigarrena 20:00etan
  • Sarrera 5€ kontzertu bakoitzak. Salgai 2021/01/07tik aurrera Musika Eskolako bi egoitzetan

Neguko Bidaia zikloak musika estilo anitzak gerturatuko dizkigu, euskal eszenako artista eta taldeei protagonismo berezia eskainita. Ohi denez, saioak amaitu ondoren, artistek solasaldi interesgarritan parte hartuko dute.

Urtarrilak 23. Marmara (Jazz Nueva Orleans)

Marmara Musik

Marmara Musik 2001ean Bizkaian sorturiko musikarien kolektiboa da. Jazz tradizionala, New orleans eta Swing estiloeta diharduten zenbait talde batzen ditu, edozein musika eskari edo beharrizani erantzunez: kontzertuak, kaleko animazioak, ekitaldietarako musika-laguntza e.a.
Honakoetan hartu izan du parte Marmara Musikek, besteak beste:

BEC!-Bilbao Exhibition Centre edo Bilboko Metro eta Tranbiaren inaugurazioak, ospakizunak Bilboko Guggenheim edo Arte Ederretako Museoetan, hala nola hamaikatxo instituzio-ekitaldietan, Arriaga, Campos, Kursaal edo Barakaldo Antzokietan, Euskalduna Jauregian... Eusko Jaurlaritzarako, Kantabriako (Año Santo Lebaniego) zein Errioxako Gobernuetako eta hainbeste udaletxetako turismo kanpainetan ere (Basque Fest 2013 kasuko) aritu izan da.

Jazzaldiak (Santander, Ezcaray, Getxo...), Kale-Musika jaialdiak (Bilbao, Aizetara Zornotza, Musikale Bizkaia, Musikauzo Bilbao...), hala nola kontzertuak eta kalejirak herri osoan

www.marmaramusik.com

  • Esteban Valcarcel - Tronpeta
  • Jon Etxeandia - Klarinetea / Ahotsa
  • Dani Lara - Tronboia / Ahotsa
  • Oscar Andollo - Bateria
  • Aitor Mujika - Gitarra
  • Ander Lozano - Tuba

Egitaraua

  • SOUTH RAMPAR STREET PARADE (Ray Baduc and Bob Haggart 1937)
  • BUDDY'S HABBITS (Arneett Nelson and Charly Straight 1923)
  • SOMEDAY YOU'LL BE SORRY (Damutuko zaizu) (Louis Armstrong 1947)
  • THAT'S A PLENTY (Lew Pollack 1914)
  • LAZY RIVER (Hoagy Carmichael and Sidney Arodin 1930)
  • WASHINGTON AND LEE SWING (Gure behiak) (Mark W. Sheefe and Thornton W. Allen 1910)
  • WHEN YOU'RE SMILING (Larry Shay, Mark Fisher and Joe Goodwin 1928)
  • CHINATOWN MY CHINATOWN (Jatetxe txinarrak) (Jerome and Schwartz 1906)
  • ST. JAMES INFIRMARY BLUES (Primrose 1929)
  • ROYAL GARDEN BLUES (Clarence Williams and Spencer Williams 1919)

Urtarrilak 30. Mario Lerena (Piano erromantikoa)



Der dichter spricht (Poeta mintzo da) musikaren ideal erromantikoa gorpuzten duten pianorako piezen hautaketa da, hau da, musika sentimendu eta ideia esanezin eta transzendenteen ESPRESIO subjektibo gisa. Bere noten bidez eta autore kontsakratuen eskutik zeharkatzen du lehenengo Erromantizismoaren iruditeria kanonikoa: maitasuna, heriotza, artistaren borroka heroikoa eta gizakiak erroetatik aldentzearekiko nostalgia. Hau da, hemezortzigarren mendeko entzuleak irauli zituen soinu-poesia, eta orain, bi mende beranduago, edozein entzule emozionatzeko gai dena.

Egitaraua

Der dichter spricht (Poeta mintzo da): Lehen Erromantizismoko pianoa

  • L.v. Beethoven (1770-1827) - Sonata quasi una Fantasia op. 27, nº 2 (Mondscheinsonate, ilargiaren argia): Adagio sostenuto – Allegretto – Presto agitato.
  • F. Schubert (1797-1828) -  Impromptu op. 90, nº 3.
  • F. Mendelssohn (1809-1847) - Hitzik gabeko romanza, op. 67 nº 2.
  • F. Liszt (1811-1886) - Liebesträume (maitasun ametsa) nº 3
  • F. Chopin (1810-1849) - Mazurka op. 17, nº 4
  • F. Liszt - Rapsodia hungariarra nº 5, Heroica elegiakoa
  • F. Chopin - Estudioa op. 25, nº 10.
  • R. Schumann (1810-1856) - Der dichter spricht (Poeta mintzo da) (Haur eszenak, nº 13).

Mario Lerena piano-jolea eta musikologoa da, eta piano ikasketak eta kamera musikarenak Getxoko Andres Isasi eta Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioetan egin zituen, Luminita Ducaren eta Gayané Sharluyánen eskutik. Beranduago, graduondoko ikasketak egin zituen Madrilen eta Alcalá de Henaresen, Humberto Quagliata eta Imre Rohmann piano jotzaileekin. Union Française des Artistes Musiciens de Pariseko epaimahaiaren ahobatezko lehen saria (1999), Villa de Sahagún bigarren saria (2003) eta musika ikerketako Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria (2016) jaso ditu, Euskal Herriko Unibertsitateak Pablo Sorozabalen antzerki musikalari buruz argitaratutako doktorego-lanagatik.

Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioko irakaslea da, eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle gonbidatua.

Otsailak 6. Botxo Boogies: "A boogie night" (Boogie & Swing)

Botxo Boogies 

Botxo boogies esperientzia handiko lau musikari bilbotarrek osatutako Swing-Boogie taldea da. 15 urte daramatzate proiektu honetan elkarrekin jotzen. Jada existitzen ez den Bilboko Palladium klubean ostegunero jotzeko sortu zen banda. Kluba itxi ostean ere taldeak bizirik iraun zuen, eta Hondarribiko Blues jaialdia bezalakoetan jotzen jarraitu zuen. Jaialdi horretan Euskadiko blues bandarik onenaren saria jaso zuen 2008an.
Estilo horretako talde klasikoek bezala, Louis Prima, Louis Jordan, Brian Setzer Orchestra, Ray Gelato eta Henry Mancini bezalako artisten lanak jotzen dituzte, baina beti beren estilo bereizgarriarekin.
Talde gisa bi diska argitaratu dituzte: Botxo Boogies eta Homenaje a Arriaga (Juan Crisóstomo Arriagaren musika jazz estilora egokituta).
Banda osatzen duten musikariek musika proiektu askotan parte hartu dute, eta besteak beste honako hauekin batera jo dute: Alejandro Sanz, Pat Metheny, Doctor Deseo, Pavarotti, Fito & Fitipaldis, Mike Farris, Armando Manzanero, Mocedades, El Consorcio, Ruper Ordorika, Gontzal Mendibil, Fetén-Fetén eta Perico Sanbeat.
 
Honako hauek osatzen dute Botxo Boogies:
  • Edu Basterra: Abeslari nagusia eta baxu elektrikoa
  • Jou Gonzalez: Saxo tenorea eta klarinetea
  • Carlos Velasco: Gitarra
  • Iñaki Jaio: Bateria

Otsailak 13. Los parranderos de México (Mariachi)

Los parranderos de México Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da! Konpositore eta interprete handi hauen lanek osatzen dute beren errepertorioa: José Alfredo Jiménez. Rubén Fuentes, Cuco Sánchez, Juan Gabriel, Vicente Fernández, Pedro Infante eta Jorge Negrete, besteak beste. Horien lanak joko dituzte Los Parranderos de Méxicokoek.
Ziur gaude ikusleek berriz abestuko dutela Cielito lindo, México lindo edota Volver Volver.

Nabarmendu behar da Mexikoko musika tradizionala Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial gisa aitortu zuela UNESCOk 1922an. Bada, horrek harrotasunez betetzen gaitu munduan horren onartua den musika mexikarra zabaltzen lan egiten dugun guztioi. Hain zuzen, horregatik maite du horrenbeste munduak Mexiko. Ziur gaude guztion laguntzaz ekitaldi hau kontzertu handi bat izango dela. Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da!>

Otsailak 20. Esther Crisol (Flamenkoa)

Flamenkoaren forma ortodoxoetan oinarrituta, cante primitiboenetatik eta diziplina ezberdinak (cante, toque eta dantza) integratzeko moduetatik doan ibilbide baten gisa sortu da ikuskizuna.
Flamenkoaz zuzenean gozatzeak ahalbidetzen du modu ezberdin eta berezian gerturatzea, arte horren berezko lengoaia aparta ezagutzeko eta elementuek sortzen duten elkarrizketaren xehetasunak hautemateko.

  • Esther Crisol, cantea eta biolina
  • Vicente Márquez, Tente, gitarra
  • Silvia Lozano, dantza
  • Jesús Santiago, perkusioa

Esther

Esther Crisol

Granadarra jaiotzez, Esther Crisolek oso umetatik izan du musikarekin lotura. Prestakuntza klasikoa dauka, eta biolin-jotzailea eta irakaslea da. Bada, flamenkoarekiko interes berezia erakusten du.
Granadako Peña Platerían sortu zitzaion arte horrekiko afizioa. Han abestu du, besteak beste, honako hauekin batera: Alfredo Mesa, José Manuel Cano, Luis Mariano eta Antonia Jiménez.
Cantean oso goiz hasi ez bazen ere, bakarkako bi diska ditu: de la Fuente izenekoa 2010ean grabatu zuen, eta cante klasikoarekiko interesa eta maitasuna adierazten du. Era berean, bere burua prestatzeko eredutzat hartzen dituen cantaor puruenetako batzuei omenaldia egiten die. Lan horrek cante artista berri onenaren diskaren izendapena jaso zuen 2010eko Flamenco Hoy sarietan.
Bigarren lana Aguacibera izan zen, eta David Rosennmann-Taub txiletarraren poesiari eskainita dago. Flamencoaren hainbat adar jorratzen ditu, sustrai klasikoak baztertu gabe baina gehiago esperimentatuz eta espresatuz musikarekiko bere ikuspuntu pertsonala.
Trío del Aguako kide gisa ere hainbat ikuskizunetan parte hartu du: Manuel Liñán eta La Monetaren Duende, Tatiana Garrido konpainiaren Espiritual Flamenco eta Lucía Guarnido bailaoraren Al trasluz.
Horrez gain, flamencoaren didaktikarekiko duen kuriositate bereziak bultzatuta, ibilbide azpimarragarria dauka Flamencoaren pedagogiaren esparruan: Flamenco eta ondare ibilbideak. UNESCO. 2017ko azaroa, La Alhambra Jonda, Flamenkoaren didaktika tailerrak Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Alhambra Patronatua 2017ko azaroa. Flamenco en familia. Alhambra Patronatuak antolatutako familientzako tailerrak. 2018ko otsaila. Flamenkoaren hastapen tailerrak ikasleentzat Peña La Platerían.
Azpimarragarria da Títere tran tran proiektua. Flamenkoa txotxongiloen bitartez. Flamenkoa eta txotxongiloak batzen dituen ikuskizun didaktikoa, umeak zein nagusiak liluratzeko modukoa. Gure usadiorik herrikoienetako ipuinetatik egindako ibilbidea.
1922, una mirada al pasado obraren egilea. 11 eta 16 urte bitarteko umeekin egindako antzerki proiektua, 2019ko maiatzean estreinatua. Granadan 1922an egin zen lehenengo Cante Jondo lehiaketan gertatutakoa islatzen du.
Beranduago izen bereko ipuina argitaratu zen, Álvaro Seisdedosen ilustrazioekin, Álvaro Salvadorren hitzaurrearekin eta José Vallejo, Lola Fernández eta Pepa Merloren hiru testu teorikorekin. Granadako Diputazioak babestu zuen.
2018/2019 eta 2019/2020 ikastaroetan zehar irakasle aritu zen UCA eta UGRren Flamenkoaren Ikerketa eta Analisia Diziplinarteko Masterrean. Gaur egun irakasle lana eta artistarena uztartzen ditu.

Tente

Vicente Márquez, Tente

Granadan jaio zen, eta oso txikitatik izan du lotura hainbat eskualdetako musika tradizionalekin. Hainbat taldetan parte hartu izan du, gitarrista, perkusionista gisa nahiz konposatzaile gisa aritu izan da eta hainbat disko grabatu ditu. Horien artean Ambulancia Irlandesa folk-fusio taldea azpimarratu behar da. Espainiako jaialdirik entzutetsuenetan jo izan dute.
Flamenkoak erakarrita, Peña La Platerían hasi zuen bere prestakuntza, eta geroago artista entzutetsuekin jarraitu zuen, tartean honako hauekin: José María Ortiz, Paco Cortés, Miguel Ochando edo Gerardo Núñez (gitarra), Antonio Gómez El Colorao (cantea)... Granadako probintziako hainbat cantaore eta bailaorerekin aritzen da, eta estatuko zein atzerriko hiri askotan egon izan da.
Granadako Unibertsitatean Musika Hezkuntzan diplomatua da, eta GArrotín enpresa sortu zuen, flamenkoarekin zerikusia duten jardueren irakaskuntzan eta kudeaketan aritzen dena. Enpresa horrekin lan handia egin du irakaskuntzan, eta besteak beste Gitarra Flamenkoko, konpaseko eta teoria musikaleko irakasle gisa aritu izan da hainbat ikastetxetan.
Azpimarratzekoa da Contar el flamenco proiektua ekoiztu eta zuzendu zuela (hainbat edizio-Granadako Diputazioa), eta hainbat Udal Flamenko Eskola sortu eta zuzendu dituela, tartean Huétor Vegakoa eta Monachilekoa. Horiek Andaluziako flamenko irakaskuntzan errefernte dira.

Silvia Lozano

Silvia Lozano

Oso gazte hasi zuen bere jarduna, eta klasiko espainiarraren ikasketak burutu zituen APDEn (Espainiar Dantza Irakasleen Elkartea), Madrilen. Flamenko ikasketak Mariquillaren Flamenkologia Katedran hasi zituen.
Flamenkoaren ildotik segika, Arte Eszenikoen Mario Maya estudioan jarraitu zituen bere ikasketak. Bada, flamenkoko hainbat izen ezagunen eskutik jaso zituen eskolak: Mario Maya,  Belén Maya, Alejandro Granados, Yolanda Heredia, Rafaela Carrasco, Manuel Betanzos. Juan Andrés Maya, Merche Esmeralda, Manuel Liñan, Andres Peña, Mercedes Ruiz, Javier Baron... Diziplina klasikokoak honako hauekin: Maite Galán, Ana Novas, Vicky Díaz, Alejandro Donaire … Arte Dramatiko ikastaroak egin zituen Miguel Serranorekin, eta Flamenkoren Historiari buruzkoak Miguel Ángel Gonzálezekin.
Arlo profesionalean hainbat sari jaso ditu jaialdi eta ekitaldi garrantzitsuetan, Torremolinoseko Baile Retro lehiaketan kasu, bailaora gisa nahiz koreografo gisa. Bere ikasleak txapeldun izan dira hainbat urtez jarraian.
Artista gonbidatu gisa parte hartu zuen Elcheko Gran Teatro arteko Manuel Gómez Guerrero Flamenko Memorialaren 1. edizioan. Normandian Espainiako enbaxadore gisa aritu da, eta arrakasta aparta izan du Frantziako eskualde horretan nahiz Espainiatik kanpoko hainbat herrialdetan: Maroko, Portugal, Finlandia, Errusia, Sudan, Italia, Kazakhstan... Granadako Diputazioaren mendeko bere flamenko taldearekin espainiar probintzia ugari zeharkatu ditu, Granadatik kanpo ere hango kultura erakusteko.
Zazpi urtez zuzendu zituen flamenko ikuskizunak La Bobadilla hotelean (Loja, Granada). Flamenko jaialdi garrantzitsu askotan eta flamenko peña ezagunetan egon izan da.
Harro dago bere flamenko taldearekin batera hautatua izan delako Siete soles, siete lunas jaialdirako. José Saramago da jaialdiaren ohorezko presidentea.
Mario Mayarekin hasi zenez geroztik, konpainiarako hautatua izan zen, eta berarekin batera lan egin zuen hainbat proiektutan. Honako hauek dira nabarmenenak: - “Ensayo general” Isabel la Católica antzokia. - “Un, dos, tres, fa…” Xerezeko Flamenko Jaialdia. - “Diálogo del amargo” Carlos V. Jauregia - “Andalucía, el flamenco y la humanidad” Sevillako Bienala.
Granada probintziako Flamenco gazteen 1. lehiaketan lehen saria lortu zuela ere azpimarratu behar da (2005eko uztailaren 30ean), eta finalista izan zela  Minas de La Unióneko Nazioarteko Cante Jaialdiaren 49. edizioan.
“Emakumea dantzaren eta flamenkoaren munduan” gaiari buruzko hitzaldiak eman ditu Malagako Unibertsitatean, Alfredo Arrebola katedratiko flamenkologoarekin batera. Eskola didaktikoak gauzatu ditu institutuetan, Granadako Diputazioak sortu eta bermatutako Contar el Flamenco en las Aulas izeneko proiektuaren baitan.
20 urtez irakasle gisa izan duen esperientzia dela eta, instituzio garrantzitsuek deitzen diote eskola magistralak emateko.
Huetor Tajarreko Silvia Lozano granadarrak bere indarrari esker lortu du dantza ortodoxoa eta genuinoa egikaritzen duten bailaoretako bat izatea, eta bere esfortzua eta lana nabarmentzekoak dira. Bailaora lana irakaskuntzarekin uztartzen du.

Jesús Santiago

Jesús Santiago

Prestakuntzaz autodidakta da, eta berezko talentudun perkusionista. 20 urterekin profesionalizatzen hasi zen, eta orduan hasi zen bere estiloa eta teknika antolatzen, Ruben Dantas, Ramon Porrina eta Alexis Mendoza maisuekin, besteak beste. Musika arloan oso zabala izaki, hainbat estilotan sakondu du: flamenkoa, musika kubatarra eta brasildarra, swinga edo latin jazza, besteak beste.
Gaur egun estatuko hainbat proiektutan parte hartzen du, eta sesio musikari gisa esperientzia zabala dauka. Barruan daramatzan erritmo latinoamerikarren eragin sakona senti daiteke bere ukituetan

Otsailak 27. Cuarteto Ilustración  (Gitarrak eta hariak)

Cuarteto Ilustración

Kamera Musika gitarrarekin Espainian Erregimen Zaharraren krisi garaian

Espainian, Europako gainerako herrialdeetan bezala, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera klase sozial berri bat azaldu zen, burgesia, zeinak ordura arte nobleziak eta aristokraziak mantendu zituzten pribilegio politiko eta ekonomikoak lortzeaz gain, bere dibertimendu- eta entretenimendu-moduak onartu eta orokortu baitzituen; horien artean, musika oso garrantzitsua zen. Hasieran kontzertu pribatuak egiten ziren eta, geroago, kontzertu publikoak ezarri ziren. Egoera horri eta garai hartan gitarrak klase pribilegiatu horien artean lortu zuen ospe handiari eta gitarra-musikako konpositore asko biolinistak izateari esker, XVIII. mendeko azken urteetan eta XIX. mendeko lehen urteetan gitarradun ganbera-musikak garrantzi handia hartu zuen. Beharbada, ez da gehiegizkoa izango esatea ordutik hona ez duela beste inoiz izan halako osperik.
Errezitaldi hau urte haietan hain modan egon zen gitarra-musika horren erakusgarri da. Musika inspiratu, alai eta gardena da, Espainiako garai musikaren trantsizioa eta itxaropenak islatzen dituena eta garaiko gizarte berriaren ezagutza- eta aintzatespen-nahiak betetzen dituena; gitarra du protagonistatzat, eta, Ferandiereren beraren hitzetan, "Instrumentuari abestu arazi egingo dioten jotzaileak" behar ditu. Gainerako instrumentuek sinfonia egiten diote, kanpai-pauso bat, kantari espresiboaren pauso bat, ezkerreko eskuko hatzak eskuineko hatzekin bat egiteko moduko karrera pauso bat...  Musika horrek hainbat formazio eta forma erabiltzen ditu, Gitarrarako eta baxorako sonatetatik hasita (ia soilik musikari portugaldar eta espainiarrek erabiltzen duten formazioa), gitarradun laukotera [urte batzuk geroago Leonhard von Call (1767-1815) edo Niccolò Paganini bezalako musikariei interesatu zitzaien formazioa].

Zamorako katedraleko musikarien mintegian 1750 eta 1759 artean hezia, Fernando Ferandiere (ca.1740-ca.1816) biolinista izan zen Mondoñedo, Oviedo eta Malagako katedraletan. Cadizera mugitu ostean, hiri hartako Teatro Francés eta Teatro Españoleko lehen biolin postua hartu zuen. Madrilera itzulita, Cruz eta Príncipe antzokietako konpainien musikari gisa jardun zuen. Biolin-jotzaile alderdi horrez gain, tratatu-idazle izan zen (Prontuario músico para el instrumentista de violín y cantor, Malaga, 1771 eta Arte de tocar la guitarra española por música, Madril, 1799), eta tonadillak nahiz askotariko formazioetarako gitarra pieza ugari konposatu zituen.
Oso litekeena da Re minorreko laukotea izatea Catálogo de la música compuesta para guitarra por D. Fernando Ferandiere lanean iragarritako gitarrarako, biolinerako, biolarako eta baxurako 40 laukoteetako bat. Katalogo hori Arte de tocar la guitarra española lanaren eranskin gisa argitaratu zen.

Napolitar jatorriko Ferdinando Carulliren (1770-1841) lehen instrumentua biolontxeloa izan zen. Laster ordeztu zuen gitarrarekin, eta Parisen arrakasta ugari izan zuen. Izan ere, hiri horretara joan zen 1808an, eta han bizi izan zen hil arte. Bere Método de Guitarra lana (gaur egun oraindik ere indarrean) gida bezala erabili dute gitarra-jotzaileen hainbat belaunaldik. Gitarrarako bere musika espainiar prentsan iragartzen hasi zen XIX. mendearen lehenengo urteetan.
1823. eta 1824. urteen artean Parisen argitaratu ziren bi op 207 Bakarkakoak eta bi op 208 Nokturnoak bere burua kontzertu publikoetan distirarazteko idatzita daude, eta bere aurreko obretan oinarritzen dira. Zehazki, Nokturno nº 2k op. 109 eta  op. 133. lanetatik edaten du.

Franz Joseph Haydnek (1732-1809) ez zuen inoiz ere bisitatu Espainia, baina bere musikak onarpen handia izan zuen herrialdean. Musikarekiko interes hori erakusten dute Cadizeko Santa Cueva kaperak (Las Siete Palabras) eta Osuna Etxean (sokazko hainbat laukote) konpositore horri egindako enkarguak. Bestalde, asko dira funtsetan austriar konpositorearen obrak gordetzen dituzten Espainiako bibliotekak, eta benetan esanguratsua da partituren salmenta garaiko prentsan iragarri ohi zela. Gainera, bere musika sarri interpretatzen duten orduko orkestra eta musikariek.
Kuartetoa Re Maiorrean moldaketa modernoa da, Karl Scheitek egina op 2, nº 2 Soka Kuartetotik abiatuta. Iturriak izan dira kuartetoa bera eta lautearentzako eta sokentzako egindako bertsioa jasotzen duen eskuizkribu bat. Hori, Haydnena zela ziur esan ezin daitekeen arren, bere garaikoa zela badakigu.

Egitaraua

  • Fernando Ferandiere (ca.1740-ca.1816) - Laukotea (6º) Re minorrean (Allegro - Adagio- Amaierako allegro)
  • Ferdinando Carulli (1770-1841) - Nokturnoa op 208, nº2 (Largo - Allegretto)
  • Franz Joseph Haydn (1732-1809) - Laukotea Re Maiorrean (Allegro - Minuetto alternamente. Trio / Adagio - Minuetto alternamente. Trio
    Presto)

CUARTETO ILUSTRACIÓN Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatoriari lotutako lau musikarik osatzen dute. XVIII. eta XIX. mendeen arteko urteetan Europan sortutako gitarrarako ganbera errepertsorioa berreskuratu eta zabaltzeko asmoz sortu zen. Prestakuntza sendoak eta taldekideen esperientzia artistiko eta profesional zabalak interpretazio historizistako irizpide estilistikoetan oinarritutako maila artistiko altuko jardunak bermatzen dituzte. Proiektuen artean Fernando Ferandiereren gitarra laukoteen grabazioa nabarmentzen da. Honako hauek dira kideak:

  • Carmen Gutiérrez, biolin barrokoa
  • Enrique Campos, biola barrokoa
  • Itziar Basagoiti, biolontxelo barrokoa
  • Eugenio Tobalina, gitarra erromantikoa

CARMEN GUTIÉRREZ AIRA biolin barrokoa
Biolin eta biolako goi-mailako tituluduna da. Gerard Clareten ikasle izan zen, eta A. León Ara, Félix Ayo, Víctor Martín eta Enrique Santiagoren eskolak ere jaso zituen. Antzinako Musikan espezializatu zen Tolosako (Okzitania) kontserbatorioan, Enrico Gattiren zuzendaritzapean, eta milio Moreno eta Lucy van Daelen eskolak jaso zituen.
Bilboko Orkestra Sinfonikoko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kidea eta Barakaldo Antzokiko Orkestra Lirikoko lehen biolina izan da. Horrez gain, hainbat ganbera taldetako kide edo kolaboratzaile izan da: Diábolus in Música, Concentus Sine Nómine, Xátivako eta Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoak, Madrilgo Capilla Real eta Capella de Ministrers. Azken horiekin hainbat grabaketa egin ditu.
Hainbat jaialdi eta kontzertu aretotan jardun izan du: Valentziako Palau de la Música, Nizako Musika Garaikidearen Jaialdia, Méridako Greziar Antzokia, Sevillako Maestranza Antzokia, Bilboko Sozietate Filarmonikoa, Segoviako Antzinako Musika Astea, Escorialeko Carlos III Antzokia, Madrilgo Prado Museoa. Hainbat bider izan da epaimahaikide Portugalgo Ciudad de Fundao Nazioarteko Biolin Txapelketan.
Beti uztartu izan ditu bere kontzertuen jarduna eta irakaskuntza, eta eskolak eman izan ditu Bartzelonako Kontserbatorioan eta Bilboko Juan Crisóstomo Arriagan. Azken horretan biolin plaza dauka 1986az geroztik.

ENRIQUE CAMPOS, biola barrokoa
Interpretazio historizistan espezializatutako musikari bilbotarra da, eta François Fernandezekin ikasi du, beste aditu batzuen artean. Prestakuntzaz biolin-jotzailea, kantuarekin, biolarekin eta klabezinarekin osatu zituen ikasketak. Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan irakasteaz eta orkestra ezberdinekin kolaboratzeaz gain, bere jarduera ganbera-musikan oinarritzen da hainbat talderekin eta Qvodlibet Ganberako Ensamblearen sortzaile gisa, zeinarekin bi CD grabatu baititu.

ITZIAR BASAGOITI AZPITARTE, biolontxelo barrokoa.
Bilbon jaio zen, eta hiri horretan egin zituen musika ikasketak. Donostiako Goi Kontserbatorioan amaitu zituen, Roman Jablonski irakaslearekin. Prestakuntza zabaldu zuen P. Corostola, R. Aldulescu, W. Boettcher, I. Gabrysh, G. Nasillo, eta M. Straussekin. Hainbat orkestra eta kamerako musika taldetan parte hartzeaz gain, irakaslea da. Gaur gun Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan dihardu.

EUGENIO TOBALINA, gitarra erromantikoa.
Musikari polifazetikoa da, bere garaiko musikan eta gitarrarentzako hain ohikoa ez den errepertorioan oso interesatua. Bere ibilbide artistikoan bakarkako errezitaldiak, lied, gitarra eta orkestrarako kontzertuak, ganberako lanak, elektronika... denetik tartekatzen da, eta lehen audizio ugari aurki daitezke, bai ahaztutako obrenak edo nahiko ezezagunak direnenak, baita berarentzat idatzitako obrenak ere.
Bere lan diskografikoen artean aipatzekoak dira Mirada (Tritó, 2011), David del Puertoren bakarkako gitarra musikari eskainitako CD monografikoa; Urrundik (SR, 2010), Olatz Saitua eta Ainhoa Zubillagarekin grabatutako gitarra eta bi ahotsentzako abestien antologia; Herrimina (TMC, 2008), euskal konpositoreen bakarkako gitarrarako musikaren antologia; Leopoldo de Urcullu Guitar Music (Naxos, 2008), XIX. Mendeko espainiar gitarra jotzaile ezezagun eta enigmatiko horren gitarrarako musikaren antologia, eta Hizpide (2002), Synauliarekin grabatutako euskal musikagileen flauta, biola eta gitarrarako musika antologia jasotzen duen CD monografikoa.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +