2021/11/23
Udaleko Ingurumen Sailak Getxoko gaueko harrapariei eta beren elikadurari buruzko ikastaro-tailerra antolatu du larunbat honetarako, hilak 27, RKE-Romo Kultur Etxean. Jarduera "Getxonatura: ezagutu eta zaindu" Jardunaldien barruan kokatzen da, eta Fernando Jubetek (ANPA) eta Xabier Buenetxeak (Bolue Ingurumen Ikerketak) emango dute.
Ikastaro-tailerra 10:00etatik 14:00etara egingo da eta udalerrian dauden gaueko harrapari-espezieei buruzko azalpen hitzaldi batekin hasiko da (beraien ohiturak eta habitata, eta haien banaketa, ugaritasuna, mehatxuak eta abar). Ondoren, bigarren azalpen hitzaldi bat egingo da harrapari horien harrapakin nagusiei buruz, hala nola gure landetan bizi diren mikrougaztunenak eta beste biztanle txiki batzuk, horien ezaugarri eta identifikazioari buruzko zehetasunak emanez.
Azkenik, oraingo honetan, Getxon eta inguruan kanpatzen duten hontzetatik datozen egagropilen osagaiak aztertzeko tailer praktikoa egingo da (egagropilak ile eta hezurtxoz osatutako bolak dira, digeritu ezin dituztenez harrapariek ahotik botatzen dituztenak). Horien bidez, haien dieta ezagutu daiteke.
Dohainik den ikastaro-tailerrean parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea boluenatura@gmail.com helbide elektronikoan (inskripzioen kopuruak baimendutakoa gainditzen badu, talde berri bat irekiko da arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 20:00etara).