2021/9/29
Bolueko Hezeguneko Esfortzu Konstanteko Eraztunketa-Guneak bere ateak zabalduko ditu jendearentzat larunbat honetan, urriak 2, Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko. Getxoko Udalaren Ingurumen Arloak antolatuta, "Getxonatura, ezagutu eta zaindu ezazu" zikloaren barruan, helburua hezegunearen hegazti-fauna, haren problematika eta egiten diren jarduerak ezagutaraztea da.
Jardunaldian, hegaztiei eraztuna ipintzeko ohiko ekintza zientifikoa gauzatuko da, hezeguneko ponpa-etxolan, 09:00etatik 12:30era, beti ere eguraldi ona egiten badu, euria edo haize gogorra egitekotan bertan behera utziko baitute, arriskutsua delako hegaztien segurtasunerako. Bertaratutako jendeari hegaztiei eraztuna ipintzeko teknika azalduko zaio, bai eta zer eskakizun bete behar diren eta zer garrantzi duen hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko, maila globalean zein lokalean. Gainera, harrapatzen diren aleak gertutik ikusi ahal izango dira, eta bertaratzen direnei euren biologiari, ezaugarriei eta Bolueko hezegunean bertan duten presentziari buruzko azalpenak emango zaizkie. Begoña Valcarcel eta Sergio de Juan adituek aurkeztuko dute ekitaldia, ikasten ari diren estazioko eraztungile taldearekin batera.
Jarduera dohainik da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.