GETXOBIZI - Bizikleten alokairua Getxon

 

GetxoBizi mapa

Ezin hobea egoiliarrentzat

Hartu bizikleta Getxoko geltoki batean eta joan zaitez lantokira, edo, besterik gabe, utzi autoa etxean. Getxobizi bizikletaz garraiatzeko sistema berri bat da, iraunkorra eta ingurumenarekiko arduratsua.

GETXOBIZI-rekin Getxoko mutur batetik bestera ibili ahal izango zara. Alokatu bizikleta eta hasi pedalei eragiten!

Informazio gehiago:

  • Guztira 72 bizikleta mekaniko ditu, aurreko zerbitzukoak baino erosoagoak eta ergonomikoagoak diren txirrindulak
  • 13 mailegu-puntu ditu
  • Ordutegia 06:00etatik 22:30era
  • Erabilera-kostua: egunean 2 €-ko oinarrizko tarifa eta 10 €-ko urteko abonua (alokairu bakoitzeko gehieneko iraupena 90 minutukoa da bi kasuetan).

Bazkide berriek eta eguneko erabiltzaileek sistema erabili ahal izango dute nextbike by TIER aplikazioan erregistratu ondoren. Izen-ematea doakoa da.

Bizikleten atzeko giltzarrapoa behar bezala erabiltzeko gomendioa

Estazioko edo entrega-gunean bizikleta itzultzean derrigorrezkoa dela aulkiaren eta atzeko gurpilaren arteko blokeo-palanka jaistea alokairua amaitzeko. Palanka hori jaitsi behar da hiru txistu entzun arte, itxitura baieztatzen dutenak. Guztiz beheraino jaistea lortzen ez bada, atzeko gurpila pixka bat biratzea gomendatzen da, atzeko palankak gurpilaren erradioak libratu ditzan.

Atzeko gurpila apur bat altxatuz egin daiteke, aulkitik gorantz tira eginez eta gurpila biratuz. Atzeko palanka jaistean, nabaritu egingo da palanka azken zatian ainguratuta geratzen dela eta txistuak entzuten direla. Atzeko palanka jaitsi ezin bada, mezu bat utzi behar da mugikorraren aplikazioan, gorabeheraren berri emateko. Edozein komunikazio egin daiteke "Laguntza"-ren bidez eta "Bizikleta hondatuta?" atalean giltzarrapoarentzat eta "Alokairuarekin arazoa?" alokairurako atalean agertzen diren aukerei jarraitu.

Nola funtzionatzen duen, kokapenak, prezioak, etab.

Página web: https://www.nextbike.es/eu/getxo/

oficina-medio-ambiente

Ingurugiro arloa

Foruak kalea, 8
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Emaila: ingurumena@getxo.eus
Harretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00tik 14:00ra