Semana de la Movilidad

Europako Mugikortasun Astea ospatuko du Getxoko Udalak irailaren 16tik 22ra bitartean. 2023ko leloa “Konbinatu eta mugi zaitez!” izango da. Europako Mugikortasun Astearen XXII. edizioaren bidez, mugikortasun aktiboaren, garraio publikoaren eta beste garraio-aukera garbi eta adimendun batzuen (esaterako, mugikortasun elektrikoa) aldeko jarrera- aldaketak sustatu nahi ditugu.

Udalak hainbat jarduera diseinatu ditu herritar guztiek ekimenarekin bat egin dezaten. Aurreko urteetako hainbat  jarduera errepikatuko ditugu aurren, arrakasta handia izan zutelako. Adibidez, “Ikasi pedalei ekiten” edo “Bizikleten elektrifikazioa”. Beste batzuk, ordea, berriak dira: “BAT puntua”, “Ibilbidea uretako bizikletaz”, “Skate tailerra” edo “Eskola Bideak”, besteak beste.

Irailaren 17an, europar ekimen honen jatorria den Autorik gabeko Eguna ospatuko dugu. Data hori dela eta, umeentzako hainbat jarduera eta jolas antolatu ditugu Getxon, herriko elkarte eta klubekin elkarlanean.

  • Ibilbidea uretako bizikletak
    Larunbata 16- Getxoko Kirol Portua - 11:00etatik  13:00era - Izen-ematea

    Probatu itsasoan modu jasangarri eta ekologikoan mugitzeko modu dibertigarri bat. Hainbat ibilbide diseinatu ditugu uretako bizikletaz egiteko, itsasoaz iraunkortasunari uko egin gabe goza dezazun.
    Primeran ibiliko zara aire zabalean, ariketa fisikoa egiten duzun bitartean.
  • BAT Puntua (Bizikleten Azterketa Teknikoa)
    Ostirala 22 - Santa Eugenia Plaza - 17:00etatik 22:00etara

    Ekarri zure bizikleta! Konponketa- euskarrian jarriko dugu, eta gurpilak (ganbera-aldaketa barne), balaztak, aldagailua eta presioa berrikusiko ditugu. Gainera, osagarriak behar bezala estututa daudela ziurtatuko dugu. Oinarrizko ezagutzak partekatuko ditugu pedalei segurtasunez eragiteko, eta bizikletaren egoera ezagutu eta hobetzeko.
  • Bizikletak elektrifikatzeko ikastaroa
    Ostirala 22 - Aretako Skate Parkea -18:00etik  20:00era - Izen ematea

    Skater profesionalek emandako saioak. Jarduera ezin hobea da skatean lehen urratsak egiteko edo jada duzun teknika hori hobetzeko, zure adina edozein dela ere.
    Hutsetik hasten bazara, modu seguruan gozatzeko behar duzun ekipamendu osoa utziko dizugu.

Izen-emateak:
- Telefonoz: 605 74 90 64 (lanorduetan ).
- Posta elektronikoz: getxomovilidad@gmail.com, aukeratutako jarduera, izen-abizenak eta telefono-zenbakia adierazita.
- Jarduera guztiak doakoak dira.

Mugikortasun asteko jarduerak

Ostirala 16

  • Bigarren eskuko bizikleten merkatua
    11:30etatik 15:00etara – Algortako Geltokia Plaza
    Zure bizikleta saldu edo bigarren eskuko bat erosi, baita mugikortasuna errazten duten beste produktuak ere (patineteak, patinak, osagarriak…). Ez dira 350 €-tik gorako prezioak onartuko. Salgaien jabeek erabakiko dute salmenta-prezioa; hala ere, merkatu honen helburua ez da irabaziak egitea, Getxon berrerabilpena eta bizikletaren erabilera bultzatzea baizik.
  • Ibilbidea uretako bizikletaz
    11:00etatik 13:00etara – Getxoko Kirol Portua - Izen-ematea
    Deskonektatu egunerokotik eta bat egin naturarekin modu jasangarrian.
  • Ibilketa nordikoa (Hirian zehar)
    10:00etatik 12:30etara – Algortako Geltokia Plaza - Izen-ematea
    Tailerra eta ibilketa nordikoa Getxon zehar.
    Ongizate-sentsazioa areagotzeaz gain, besoen eta hanken arteko koordinazioa hobetzen du kirol-jarduera honek.
  • Jauregien ibilbidea
    20:00etik 21:30era – Bizkaia Zubia - Izen-ematea
    Oinezko ibilbidea, Getxoko etxetzarrak eta jauregitxo handientsu hauek ezkutatzen dituzten misterioak ezagutzeko. Bizkaia Zubitik abiatuta, Punta Begoña Galerietan amaituko dugu ibilbidea, ilunabarra ikusteko une egokian.

Astelehena 18

  • Bizikletak elektrifikatzeko ikastaroa
    18:00etatik 20:00era – Romo Kultur Etxea - Izen-ematea
    Elektrifikazio-kita muntatuko dugu bizikleta batean, merkatuan eskuragarri dauden aukerak eta haien ezaugarriak aztertu bitartean. 

Astelehena 18 – asteazkena 20

  • Ikasi pedalei ekiten
    18:00etatik 19:00etara – Evaristo Churruca Kaia - Izen-ematea
    Bizikletan ibiltzen erakutsiko dizugu! Helduei bizikletak utziko dizkiegu. Haurrek, berriz, 8 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta haien tamainako bizikletak ekarri. Kaskoa nahitaezkoa izango da 16 urtetik beherakoentzat.

Asteaskena 20

  • E-Bike proba. Aurkitu hobekien egokitzen ziazun bizikleta elektrikoa
    18:00etatik 20:00etara – Bizkaia Zubia
    Ez dakizu zer bizikleta elektriko mota behar duzun? Zatoz gure ebike-flota probatzera. Hainbat adituk lagunduko dizute zuri eta zure beharretara hobekien egokitzen den bizikleta aukeratzen.

Osteguna 21

  • Getxoko bizikleta flota berria
    18:00etik 20:00era – Areetako Geltoki Plaza
    GETXOBIZI bizikletaz mugitzeko sistema berri bat da, jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena. Ez galdu udalerriko ebike-flota berria probatzeko aukera. Gainera, zerbitzuari edo izen-emateari buruzko zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Ostirala 22

  • BAT puntua (Bizikleten azterketa teknikoa)
    17:00etatik 20:00etara – Santa Eugenia Plaza - Izen-ematea
    Ekarri zure bizikleta BAT puntura. Goitik behera berrikusiko dugu, pedalei segurtasunez eragin diezaiezun.
  • Skate: Hastapen-edo teknifikazio-saioak
    18:00etara 20:00etara – Areetako Skate Parkea - Izen-ematea
    Skater profesionalek emandako saioak. Jarduera ezin aproposagoa da skatean lehen urratsak egiteko edo jada duzun teknika hori hobetzeko. 

Getxoko eskola bideak marrazki-lehiaketa

  • Getxon lanean ari gara udalerriko haurrak eskolara oinez eta lagunartean joan ahal izan daitezen, haien autonomia pertsonala sustatzeko. Horregatik, liburuxka bat banatuko dugu Lehen
    Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean, eskolarako bideei buruzko informazioa eta jokoak jasotzen dituena. Atzealdean, marrazki-lehiaketan parte hartzeko marrazketa-eremua aurkituko dute. Ikastetxe bakoitzak marrazkiak jasoko ditu, eta Ingurumen Arloko kideek osatutako epaimahai batek irabazlea aukeratuko du. SARIA: Patinete elektriko bat.

Igandea 17

  • Autorik Gabeko Eguna ospatzen - 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
    Telletxe kalea (Algorta)
    Kale Nagusia (Areeta)
  • Bi kaleak oinezkoentzat izango dira egun batez, eta hainbat jarduera antolatuko ditugu haietan familiarekin primeran pasatzeko.
    Ohe elastikoak, kart eta minimotoen zirkuituak, skate-tailerra, mahai-tenisa... eta sorpresa-mordoa.
    Hori guztiaz gain, honako elkarte, GKE eta talde hauek bat egingo dute Autorik Gabeko Egunarekin hilaren 17an, igandean (mila esker ekimenean parte hartzeagatik):
    - ASEBIER (Euskadiko gaixotasun arraroen elkartea: arantza bifidoa eta hidrozefalia)
    - SAREKIDE Getxo. Asociación de entidades de voluntariado de Getxo.
    - APNABI Autismo Bizkaia
    - GETXO GURUTZ GORRIA
    - Getxo Xake kluba
    - Getxo Show, patinaje kluba
    - BIZKAIKO ASPERTXU ASPERGER EAN elkartea
    - Getxoko ERRITMIKA kluba (gimnasia erritmikoa)
    - ASPANOVAS Bizkaia (minbizia duten haur eta nerabeen elkartea)
    - Getxoko LOS CHOPOS mahai-tenisa elkartea
    - DYA Bizkaia
  • Ibilgailuen zirkulazio etenak Algortan eta Areetan
    Irailaren 17an, igandea, 8:00etatik 20:00etara, ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua mugatuta egongo da Algorta eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan. Garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da kale hauetan. Murrizketek ez dute eraginik izango garraio publikoan, ez Getxoko Udalaren aldez aurreko baimena duten establezimenduetako ibilgailuetan. Eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus. Mesedez, kendu ibilgailua aipatutako kaleetatik antolatutako jarduerak ez oztopatzeko. Garabiak gune hauetan aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko ditu

     

 Corte de tráfico