Getxoko belatzak

Habia kaxa monitorizatua Mercedes elizako dorrean belatz erromes bikote baten jarraipena egiteko.

arrigunaga

Proiektua

Mercedes eta Tony izena duten belatz handi gazteak bikotekide dira, eta duela urtebete Areetako Mesedeetako Ama Birjinaren elizako dorrean kokatzea erabaki zuten. Egoera horren ondorioz, biodibertsitatea sustatzeko bultzatzen duen programaren esparruan, Getxoko Udalak habia-kutxa bat jarri du harrapari horien ugalketa errazteko. Horrela, hiri-eremuan belatz erromesen presentzia sendotzen laguntzen da. Zehazki, Getxon eta Euskadin hiri-ingurune batean habia egin duten lehenak dira. Gaur egun, bikotea sendo kokatuta dago dorrean, eta habia-kaxa ugaltzeko toki gisa hartu dute.

Urki, Mercedes eta Toni Mesedeetako Ama Birjinaren elizako dorrean bizi den belatz handien bikotearen txitari eraztuna jarri dio aste honetan beren jarraipena egiten duen espezialista taldeak. Eraztuna jarriz, hegaztia identifikatu eta bere jarraipen zientifikoa egin ahal izango da hegazti horren bizitza osoan, eta bere joan-etorriei, biziraupenari eta ugaltze-ohiturei buruzko informazioa lortuko da.

Habia utzi eta hilabete eta erdira, Urkik egun osoa ematen du jolasean eta gurasoei jarraitzen, harrapakin posible askori erasotzen, ehiza-teknikak hobetzen doan bitartean.

Hemen Bizkaia Zubiaren goialdean dago, atseden hartzeko bere leku gogokoenetakoan; eta logikoa da horrela izatea, Getxo osoko punturik garaiena delako, eta, beraz, handik ikusten eta kontrolatzen du inguruan gertatzen den guztia.

Bideoan Mercedes Elizako dorrea ikus daiteke; eta bertan, hain zuzen, hasi zuten proiektua, duela urtebete baino gutxiago, Getxoko Udalak, Elizak berak, Bizkaiko Belatz Handiaren Ikerketa taldeak eta Anticimex enpresak, espezie horren ugalketa bultzatzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Bizkaia Zubiko langileei jasotako laguntzagatik, bai eta enpresari berari eta Julen Zuberogoitia Antizimexeko hegaztietan adituari ere eskuzabaltasunez laguntzeagatik!!

Zuzenean:

Prentsa-oharra 2026/04/15

Bideoak

Argazkiak

oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Teléfonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.