2026/11/25
CDCP Trofeoko hirugarren jardunaldia jokatuko da larunbat honetan
IV. Clínica Dental Carmen Parra (CDCP) Trofeoa larunbat honetan jokatuko da, goizeko hamaiketatik aurrera, RCMA-RSC klubaren antolakuntzapean. Lehenengo irtengo den ontzia J80 klasekoa izango da, eta ordubete geroago Regata eta Cruceiro klaseetako ontziak aterako dira. Lau jardunaldiko trofeoko azkenaurreko estropada izango da, eta abenduaren 5ean amaituko da.
Larunbateko jardunaldiari begira, lidergoari eusten saiatuko dira Regata klasean González Chávarriren Jaleo; Crucero I mailan, José Miguel Francoren Bacilón; eta Crucero II mailan, Koldo Báezen Txepin. J80 klasean, berriz, Peru Abásoloren José Luis de Ugarte Bela Eskolako Rural Kutxa Escuale da liderra.