2026/11/24

Telmo Fisher deituta Dubaiko Seven txapelketarako
Aviron Bayonnais taldeko Telmo Fisher getxotarra Espainiako selekzioarekin izango da Seveneko Munduko Serieen denboraldi berriaren hasieran. Telmo deitutako hamalau jokalarietako bat da, datorren asteburuan, azaroaren 28an eta 29an, Dubain jokatuko den txapelketarako. Lehen jardunaldian, larunbatean, Frantziaren (9:14), Zeelanda Berriaren (12:39) eta Fijiren (17:00) aurka lehiatuko dira.
Txapelketa honek garrantzi handia izango du, lehiaketa amaitzean lehen lau postuetan sailkatzen diren taldeek zuzenean eskuratuko baitute 2028ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetarako txartela. Gainerako selekzioek txapelketa kontinentalak eta 2028an bertan jokatuko den azken sailkapen-fasea gainditu beharko dituzte.
Dubaiko hitzorduaren ondoren, Hegoafrikako Lurmutur Hirian jokatuko da hurrengo txapelketa, abenduaren 5ean eta 6an.