2026/11/21

Argazkia: Athletic Club
Bizkerreko jokalari ohiak diren Daniela Agote eta Eunate Astralaga Espainiako selekzio absolutuarekin aritzeko deitu dituzte
Bizkerreko bi jokalari ohi, gaur egun Athleticen ari direnak, Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu dira bi lagunarteko partida jokatzeko. Eunate Astralaga atezaina eta Daniela Agote aurrelaria dira. Biak hilaren 24an bilduko dira Las Rozaseko (Madril) Futbol Hirian, bi neurketa prestatzeko. Azaroaren 28an Txileren aurka jokatuko dute Leongo Erresuman, eta abenduaren 4an, berriz, Venezuelaren aurka, Riazoren.
Eunate Astralagak lau denboraldi egin zituen Bizkerreko taldeetan, zortzi urtetik hamabi urtera bitartean, benjamin eta alebin mailetan, 2017an Athleticera joan aurretik. Azken bi denboraldietan Eibarren utzita jokatu zuen, eta denboraldi honetan talde zuri-gorriaren lehen taldera itzuli da.
Daniela Agotek hamaika urterekin jokatu zuen Bizkerreko infantil mailako taldean, eta handik Athleticera joan zen 2018an. Jokalari honek omenaldia jaso zuen atzo San Mamesen, Athletic-Espanyol partidaren aurretik, Elene Gurtubayrekin batera. Biek 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuten joan den abuztuan, Polonian.
Beheko kategorietako Europako hainbat txapelketatan ere nabarmendu diren bi jokalarien ibilbide bikainak orain selekzio absoluturako jauzia egiteko aukera eman die.