2026/11/20

Bizkerreko Nerea García de Eulate jokalariak Europako 17 urtez azpiko Txapelketako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela lortu du
Aste honetan emakumezkoen 18 urtez azpiko Futboleko Europako Txapelketako lehen fasea jokatu da. Espainiako selekzioak Belgikan jokatu ditu lehiaketako lehen faseko hiru partidak. Mila Martínez hautatzaileak deitutako hogei jokalarien artean Bizkerreko Nerea García de Eulate zegoen.
Espainiako selekzioak garaipen guztiak lortu ditu. Lehen jardunaldian Belgikako selekzio anfitrioiari 3-0 irabazi zion; bigarren partidan, Suitzari ere 3-0 gailendu zitzaion, eta azken neurketan Portugal gainditu zuen 4-0eko emaitzarekin. Hiru garaipen, golik jaso gabe.
Lehen fase honetako emaitzei esker, Espainiak hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu du, maiatzaren 9tik 22ra Finlandian jokatuko den txapelketari begira.