2026/11/19

Hiru jokalari getxoztar Espainiako selekzio absolutuarekin kontzentratuko dira
Hiru jokalari getxoztar Espainiako selekzio absolutuaren kontzentraziora joango dira azaroaren 23tik 25era, Bartzelonako Sant Cugat-eko CAR zentroan egingo den lan-saioan. Guztira, 29 jokalari eta garapen-prozesuan dauden beste sei izango dira Max Caldas hautatzailearen aginduetara. Deialdian ohiko bi jokalari daude: Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga, biak Club de Campo taldekoak, eta azken horren anaia Juan Vilallonga, Santanderreko Tenis taldekoa.
Juanek, gainera, 21 urtez azpiko selekzioarekin ere errepikatuko du deialdia, azaroaren 30etik abenduaren 5era Terrassan egingo den kontzentrazioan. Oraingo honetan, 22 jokalari izango dira Oriol Torras hautatzailearen aginduetara. Entrenatzaile lanetan, Jolasetako Joan Fitó arituko da.