2026/11/12

Getxo Irristanek Thinking Hockey by Quim Paüls programa aurkeztu du
Getxo Irristanek patin-hockeyko teknifikazio programa berri bat aurkeztu du. Datozen sei hilabeteetan sei jardunalditan egingo da. Thinking Hockey by Quim Paüls du izena, patin-hockeyko munduko erreferenteetako baten eskutik. Paüls jokalari eta entrenatzaile ospetsua izan da.
Ikastaroak Zubileta ikastetxean egingo dira, 90 minutuko saioetan, goizeko 9:30ean hasita. 2011-12 eta 2013-14 urteetan jaiotako jokalariei zuzenduta daude, baita 2008-10 urteetako neska jokalariei ere.
Lehen saioa azaroaren 15ean, igandean, izango da, eta patinajea eta pilotaren kontrola eta gidaketa landuko dira.
Bigarren saioa abenduaren 13an izango da: pasea eta mugimenduan jasotzea.
Hirugarrena 2027ko urtarrilaren 17an izango da: pasea eta jasotzea.
Laugarrena otsailaren 21ean: buruz buruko jokoa, erasoa eta defentsa.
Bosgarrena martxoaren 7an: jaurtiketa eta errematea.
Seigarrena apirilaren 18an: nagusitasun-egoerak eta trantsizioak.
Txanda bakoitzean kantxako hamabi jokalarik eta gonbidatutako hiru atezainek hartuko dute parte. Getxo Irristanek sei plaza gordeko ditu, eta beste seiak beste klubetako jokalarientzat izango dira.
Izen-emateak, prezioak eta gainerako informazioa klubaren webgunean kontsulta daitezke: https://thinkinghockey.getxoirristan.com/index.html. Bertan, klubak antolatutako ikastaro berrien berri ere ematen da.