2026/11/11

Bizkerreko Nerea García de Eulate jokalaria 17 urtez azpiko Europako Txapelketarako deitu dute
Espainiako 17 urtez azpiko emakumezkoen futbol selekzioa gaur goizean abiatu da Waterloo-ra (Belgika), Europako Txapelketako lehen fasea jokatzeko. Mila Martínez hautatzaileak deitutako hogei jokalarien artean Bizkerreko Nerea García de Eulate dago. Berarekin batera, Bartzelonako zazpi jokalari, Athletic Clubeko lau, Atlético de Madrideko eta Real Sociedadeko hiruna, Real Madrideko bat eta Villarrealeko beste bat daude.
Ostiralean, hilak 13, Espainiak lehen partida jokatuko du Belgikaren aurka, etxeko taldearen aurka, eguerdiko hamabietan, Bruselako Edmond Machtens zelaian. Astelehenean, hilak 16, ordu berean neurtuko ditu indarrak Suitzarekin, Tubizeko National Training Center-en. Lehen fasea ostegunean, hilak 19, amaituko du, arratsaldeko hiruretan, Portugalen aurka, lehen aipatutako zelaian. Partida horren ostean, espedizioa etxera itzuliko da.
Gogorarazi behar da Txapelketa honetako azken fasea Finlandian jokatuko dela, maiatzaren 9tik 22ra.