2026/11/4

Getxoko ordezkari ugari izan dituzten Euskadiko selekzioek brontzezko dominak lortu dituzte 18 urtez azpikoen autonomia-erkidegoetako txapelketan
Euskadiko 18 urtez azpiko emakumezkoen eta gizonezkoen selekzioek brontzezko dominak eskuratu zituzten Madrilgo Somontes kirol instalazioetan jokatutako Autonomia Erkidegoetako Selekzioen Txapelketan.
Emakumezkoen taldean Jolasetako zortzi jokalari eta Stick Getxoko lau izan ziren. Euskadik lehen postuan amaitu zuen multzokako fasea, jokatutako lau partidak irabazi ondoren. Andaluzia (3-1), Valentzia (2-0), Aragoi (7-0) eta Asturias (2-0) gainditu zituen. Finalerdietan, ordea, ezin izan zuen ezer egin Kataluniaren aurka, 0-5 galdu baitzuen. Brontzezko dominaren lehian, Euskadik berriro 2-0 irabazi zion Asturiaseko selekzioari. Jolasetako Ohorezko Maila B-ko taldeko atezaina den Lola Cerrerok bere postuko jokalari onenaren saria jaso zuen. Urrezko domina Kataluniak eskuratu zuen, finalean Madrili 3-2 irabazita.

Gizonezkoen selekzioan, berriz, Jolasetako hamahiru jokalari eta Stick Getxoko bat aritu ziren. Lehen fasean Asturias mendean hartu zuten (3-1), eta Kantabriaren aurkako partida shoot-outetan irabazi zuten (2-1), neurketa arauzko denboran banako berdinketarekin amaitu ondoren. Finalerdietan, hutsean berdindu zuten Madrilen aurka, baina shoot-outetan etxeko taldea nagusitu zen (5-4). Brontzezko dominaren lehian, Euskadik Valentzia gainditu zuen 2-1. Kataluniak eskuratu zuen gizonezkoen txapelketa ere, finalean Madrili 3-2 irabazita.