2026/11/4

Jon Zabala eta Kerman Aurrekoetxea larunbatean Uruguairen aurka jokatuko den partidarako deialdian sartu dira
Espainiako errugbi selekzioa Nations Cup txapelketara itzuliko da. Espainian jokatuko dituen hiru neurketetatik lehena larunbatean izango da, arratsaldeko lauretan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bertan izango dira Getxoko bi jokalariak: Jon Zabala kapitaina eta Kerman Aurrekoetxea hiru laurdeneko jokalaria.
Pau taldeko aurrelaria eta Biarritz taldeko atzelaria hitzordu honetarako deitutako 33 jokalarietako bi izango dira. Selekzioa dagoeneko Alacanteko Bonalban dago kontzentratuta, eta ondoren Madrilera joango da, larunbateko partidari begira alderdi taktikoak lantzeko. Munduko Txapelketan parte hartu duten bi selekzioren arteko partida izango da.
Gogoratu behar da hitzordu horren ondoren beste bi neurketa izango direla: azaroaren 14an, Leganésen, Txileren aurka, eta azaroaren 21ean, Malagan, Samoaren aurka.