2026/10/31

Arenasek beteranoen nazioarteko txapelketa antolatu du igande honetarako
Datorren igandean, azaroaren 1ean, Getxoko Hiria Beteranoen I. Nazioarteko Txapelketa jokatuko da Gobelan. Arenasek antolatutako txapelketa hirukoitza izango da, eta Arenas eta Broadheath Central talde ingelesaren arteko norgehiagokarekin hasiko da, 11:30ean. Talde hori Altrincham herrikoa da, Manchester ingurukoa. 12:15ean, talde ingelesak Iparraldeko Hendaye Urrugne izango du aurkari. Azken horrek txapelketa itxiko du Arenasen aurkako partidarekin, eguerdiko ordu batean.
Arratsaldeko ordu bietan hirugarren denbora egingo dute, sariak banatuko dituzte eta bazkaria izango da Arenas Sport Bar-en, kirol instalazioetan bertan.